Arte[faktua] 29: Gotzon Hermosilla ‘Gaur galtzea tokatzen da’, Iñigo Astitz, Belatz
Arte[faktua] 29: Gotzon Hermosilla ‘Gaur galtzea tokatzen da’, Iñigo Astitz, Belatz –
Gau giroko istorioak idazteko joera omen du modu inkontzientean Gotzon Hermosillak (Barakaldo, Bizkaia, 1966). Eta halakoxeak dira argitara eman berri duen Gaur galtzea tokatzen da (Elkar) liburuko narrazio batzuk. Ondo ezagutzen dituen lekuak eta jende mota ageri dira Hermosillaren ipuin laburretan. Bilbo eta Barakaldoko auzo txiro, ilunak; gauez taberna zuloan elkartzen diren pertsonaia marjinalak… “Neuk gehien ezagutzen ditudan gune eta giroak dira horiek, eta horregatik kokatu ditut hor istorioetako batzuk”. Galiziak eta bertatik Bizkaira etorritako migranteek ere leku handi samarra dute Hermosillaren liburuan.
Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziaduna da Gotzon Hermosilla. AEKko komunikazio arduraduna izan zen aldi batean. Gaur egun Berria egunkariko kazetaria da eta Radio Euskadiko kolaboratzailea La jungla sonora musika saioan.
Iñigo Astiz (Iruñea, 1965) etorriko da Arte[faktura] Gotzon Hermosillak gonbidatuta. Poeta eta idazlea da Astiz eta Hermosillarekin batera egiten du lan Berriaren Bilboko ordezkaritzan. Iaz Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen Iñigo Astizek Kixotenean liburuarekin. Cervantesen liburu ospetsuaren laugarren mendeurrena zela-eta, Mantxara (Espainia) joan zen eta handik erreportaje sorta bat bidali zuen, bidaia-kronika eta saiakera estiloak nahasiz.
Irakurlearen atalean, Bilboko DDT liburudendako Andoni Azkaraik berak idatzitako Mierda de Bizkaia y sus grupos punk maketeros liburua gomendatuko digu.
Galdetegia sailean, berriz, gehien hunkitu duen liburua zein izan den argituko digu Rafa Ugaldek; Maite Darcelesek azalduko du oraindik euskaraz ez dagoen zein liburu itzuli beharko litzatekeen, berez ustez; eta zein libururen idazle izan nahiko lukeen esango digu Eneko Bidegainek.
Belatz komikigile nafarrak, Apalategia izeneko tartean kontatuko digu zein liburu ari den irakurtzen, zein liburu klasiko ez duen lortu osorik irakurtzea eta zein izan den oparitu duen azken liburua.
Aritz Brantonek Eider Rodriguezen “Urtebetetze festa” liburuaren booktubea eskainiko digu.
Nobedadeek, liburu-denden gomendioek, pitxiek eta epilogoak osatuko dute saioa.
Hau guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en
Saioa osorik ikusteko klikatu hemen