Arte[faktua] 27: Rafa Ugalde ‘Hondar Aleak’, Beatriz Azpiri, Thierry Biscary
Arte[faktua] 27: Rafa Ugalde ‘Hondar Aleak’, Beatriz Azpiri, Thierry Biscary –
Atzera begirako bidaia egin du Rafa Ugaldek bere gogoetak poesiaz jantzita. Bilboko Udalak antolatzen duen Blas de Otero Nazioarteko X. Poesia Lehiaketa irabazi zuen iaz Rafa Ugaldek liburuan agertzen diren poema horiekin. Idazlearen bizitza atalak dira Hondar Aleak: beldurrak eta zalantzak, lotsa ahoz ez aitortuak, maitasun galduak, gurasoekin izan gabeko harremanen mina edo bizitzari zentzua ematen dion heriotza ulertzeko ahalegina. Rafa Ugalde Iragorri biologian lizentziaduna da, baina euskararen irakaskuntzan eta material sorkuntzan egiten du lan.
Diman (Bizkaia) grabaturiko Arte[faktura] Beatriz Azpiri kazetaria gonbidatu du Ugaldek. Bizkaiko Arratia eskualdean argitaratzen den Begitu aldizkariko kazetaria da Beatriz Azpiri eibartarra. Bi astez behin 6.500 ale ateratzen ditu Begituk, Arratiako albistez eta bertako euskaran, eta doan banatzen da etxez-etxe.
Irakurlearen txokoan Pako Aristiren Euskararen isobarak liburua gomendatuko digu Zefe Ziarrusta dimaztarrak.
Galdetegia atalean, literaturako zein pertsonaia izatea gustatuko litzaiokeen kontatuko digu Nerea Arrienek. Berriro zein liburu irakurriko lukeen galdetu diogu Kattalin Minerri. Eta Ekaitz Goienetxeak argituko digu harro egongo litzatekeela berak idatziak izan balira Harkaitz Canoren Beluna Jazz eta Eider Rodriguezen Bihotz Handiegia.
John Andueza idazlearen “Danba!” liburuaz egin dute booktubea Armentiako ikastolako hiru ikasle. Azkenik, Thierry Biscary musikari baxenafartarrak bere Apalategiko liburu kuttunen berri emango digu. Nobedadeek, liburu-denden gomendioek, pitxiek eta epilogoak osatuko dute saioa.
Hau guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en
Saioa osorik ikusteko klikatu hemen