Arte[faktua] 226: ‘Artxipelagoa’ soinu fikzio izatetik komiki bihurtu den Etxeberria anaien moldaketa literarioa

Arte[faktua] 226: ‘Artxipelagoa’ komiki Etxeberria anaien moldaketa literarioa – 

Etxeberria anaiak, Martin eta Xabier, izango dira aste honetako gonbidatu nagusiak. Orioko Arraunketa elkartean egingo dute bat Ilaski Serranorekin, Elkar argitaletxeak plazaratutako Artxepelagoa komikiaz solastatzeko. Soinuaren bidez eraikitako unibertso oso bat irudira ekarri dute, Sanvy marrazkilariarekin eta Sedias koloregilearekin batera. Etxeberria anaiek elkarrekin lan egiten duten euskal egileak dira, nahiz eta Martinek bere lan poetikoa garatu duen. Haur eta gazteentzako literatura lan anitzen sortzaile dira, baita gidoilariak ere. Euren lanik ospetsuenetako bat Artxipelagoa izeneko soinu fikzioa da, EitbPodkast plataformarako Ulu mediak ekoitzitakoa. Abenturaz betetako istorio honetan, 2013. urtera egingo du salto irakurleak: larrialdi klimatikoaren ondorioz Euskal Herria eta mundu osoa ia urpean dago, horrek dakarren bizi aldaketarekin. Komikia Baionan aurkeztuko dute martxoaren 25ean Europako Autoreen egunaren karietara, aurtengoa izanik ospakizunaren 2. edizioa. EitbPodkast plataformarako Ulu mediak ekoitzitakoa,

Ana Malagon idazlea izango da aste honetako Artefaktuegilea ataleko protagonista. Donostian elkartuko da saioa Malagonekin honetaz eta hartaz hitz egiteko.

Ekhiñe Roig irakurleak Elur Gorrituaren egunak (Denonartean) eleberri ilustratua aukeratu du artefaktuaren ikusleei gomendatzeko. Amaia Telleria da egilea eta Laida Ruiz marrazkigilea.

Horretaz gain, Sakanako Araitz Otxoak Alberto Ladron Arana idazlearen Mendekuaren hazia (elkar) liburua gomendatuko digu.

Hori guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, eguerdiko 12:55ean, ETB1en.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 225: ‘Nostalgia ez da salgai’ Xan Idiart garaztarraren bigarren narrazio liburua

Arte[faktua] 226: ‘Artxipelagoa’ soinu fikzio izatetik komiki bihurtu den Etxeberria anaien moldaketa literarioa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude