Arte[faktua] 223: Kristina Berasainen ‘Sahara, herri bat erresistentzian’, isilarazitako gatazka baten kazetaritza-kronika

Arte[faktua] 223: Kristina Berasainen ‘Sahara, herri bat erresistentzian’ kazetaritza-kronika –

Kristina Berasainekin elkartuko da Ilaski Serrano Sahara, herri bat erresistentzian (Berria, Elkar, Jakin) liburuaz hitz egiteko. Berasainek Lizarran biltzea aukeratu du, bertakoa delako, eta hor hasi zitzaiolako munduari begiratzeko duen modua, eta, bereziki, ahaztutako herrien ertzetan arreta ipintzekoa, kazetaritza-kronika arloko liburu honetan ageri den bezala. 2005. urtean joan zen lehen aldiz Berasain lurralde okupatuetara Berriaren bitartez, Intifada baten garaian, eta harrezkero sahararrekin konprometituta jarraitzen du kazetari gisa. Eta hartara, Saharako herriaren istorioa eraikitzen joan da, bere historiako pasarte handiekin batera lehen eskuko testigantza eta lekukotasunak txirikordatuz, horrela 50 urtez, lurralde okupatuetan, basamortuan erreprimituta bizi izan den eta bizitzen jarraitzen duen herriari ahotsa emanez. Kazetaria da Berasain eta Berriako Nazioarteko sailean egiten du lan aspaldidanik. Literaturari dagokionez Maria de Maeztu literatur sariak jaso zituen 2017an eta 2022an. Aurten, berriz, prentsa alorreko Argia saria jaso du Sahara, herri bat erresistentzian kazetaritza-kronika saileko liburuarengatik.

Beñat Hach Embarek kazetaria gonbidatu du Berasainek saiora. Mohamed Salem Pakito politikari sahararraren eta Gurutze Irizar Fatimetu ordiziarraren semea da Hach Embarek. Etxetik ezagutzen du herri horren egoera eta bizipena, eta errefuxiatuen kanpalekuetan egon izan bada ere, ezin izan da zonalde okupatuetara iritsi.

Horretaz gain, Yurre Ugarte ‘Artegilea’rekin elkartuko da saioa Donostiako alde zaharrean.

Bestalde, Idoia Sobrino Elizondoko liburuzainak Ernesto Prat Urzainki baztandarraren ‘Orpoz orpo’ (Txalaparta) liburuaren gaineko bere iritzia emango du.

Booktubeari dagokionez, Sakanako Nerea Valluercak egina da aste honetakoa, eta horretarako aukeratu duen liburua Jon Arretxeren ‘Kleopatra’ (elkar) eleberria.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:45ean, ETB1en

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 222: Harkaitz Canoren ‘Ulu egiteko bolondres bila’, ulua eta ipuinaren arteko sokatira formala

Arte[faktua] 223: Kristina Berasainen ‘Sahara, herri bat erresistentzian’, isilarazitako gatazka baten kazetaritza-kronika

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude