Arte[faktua] 217: Euskal kulturan zeresana duten 11 artista elkarrizketatu ditu J. Osorok ‘Arrakasta’ zer den hausnartzeko

Arte[faktua] 217: Euskal 11 artista elkarrizketatu ditu J. Osorok ‘Arrakasta’ – 

Jasone Osoro idazlea elkarrizketatuko du Ilaski Serranok aste honetako ‘Artefaktua’ saioan. Osoro idazlea izateaz gain, Informazio zientzietan lizentziaduna da, kazetaria eta gidoilaria. Literaturari dagokionez, hainbat genero jorratu ditu, eta saiakera bat da bere azken lana: ‘Arrakasta’ (elkar). Liburu horren inguruan arituko dira berriketan biak ala biak Legapizko Chillida Lantokia Museoan.

Sormenarekin zerikusia duen krisi batek eragindako prozesutik abiatu zen arrakasta zer den eta zerk sorrarazten duen hausnartzen. Horretarako, euskal kulturan izena duten 11 artista elkarrizketatu ditu, diziplina eta arrakasta maila ezberdinetakoak.

Eva Domingo Otero kazetaria izango da Osorok saiora ekarriko duen solaskidea, elkarrizketatuetako bat hain zuzen ere, arrakastaren alderdi filosofikoa transmititu diona, ondoriotara iristeko ezinbesteko pertsona izan dena, besteak beste.

Uztaritzen elkartuko da saioa Unai Zubeldia musikari, historialari eta idazlearekin, pitin bat hobeto ezagutzeko asmoz.

Iker Aranberrik, Cristina Enea Fundazioko liburutegiko arduradunak, esango digu nolakoa den liburutegia, zein berezitasun dituen eta zein liburu mota aurki daitezkeen apalategietan.

Daniela Uribeetxebarria Alustiza legazpiarraren eskutik jasoko dugu aste honetako irakurlearen gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 15:00etan, ETB1en

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 216: Haushoferren ‘Horma’, Naroa Zubillagak itzulitako kultuzko obra bilakatu dena

Arte[faktua] 217: Euskal kulturan zeresana duten 11 artista elkarrizketatu ditu J. Osorok ‘Arrakasta’ zer den hausnartzeko

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude