Arte[faktua] 211: Esti Martinezen ‘Animalia domestikoak’, bikote eta familia harremanei buruzko begirada intimoa

Arte[faktua] 211: Esti Martinezen ‘Animalia domestikoak’ – 

Esti Martinezen ‘Animalia domestikoak’ (Elkar) liburua izango du hizpide larunbat honetako Artefaktua saioak. Zortzi ipuinez osatua datorren lehen narrazio bilduma du Martinezek, eta, bertan, etxe barruko giro intimo, pribatu eta itxiaz baliatu da behazulotik barrurantz begiratuko bagenu ikusiko genukeenaz hausnartzeko. Animaliak eta pertsonak izango dira ipuin hauen protagonistak; domestikoak, etxearekin lotura duten heinean, eta aldi berean, zirrikituetatik begiratzean gertutik antzeman daitekeen piztia izaerakoak. Egilea pertsonaien barruraino sartuko da ezkutuan gordetzen duen alde instintiboa erakusteraino.

Esti Martinez (Iruñea, 1991) magisteritza ikasi zuen eta Haur Hezkuntzako irakaslea da egun. Jorge Oteiza Fundazioa Museoan elkartuko da Ilaski Serranorekin eta bere gonbidatu Aintzane Usandizagarekin.

Aintzane Usandizaga (Lasarte, 1988) Artearen Historian lizentziatua da. Arte eta kultura kudeaketa eta bitartekaritza lanetan aritu da; gidoigilea eta bi ipuin liburuen egilea. Laguna du Martinezek, eta garrantzitsua izan da kidetza hori zein ipuingintzaren ezaguera ‘Animalia domestikoak’ liburuaren prozesuan.

Artegileak atalean Iosune de Goñi argazkilari eta poetarengana hurbilduko gara gertutik ezagutzeko.

Irakurlearen txokoan, Miren Epalza, nafar idazlea eta Oteiza Museoko langileak Erika Lagoma eta Estitxu Fernandezen ‘M ama* eme* ume*’ (Elkar) liburua gomendatuko digu.

Galtzagorri elkartearen bidez dator aste honetako booktrailerra, Miguel A. Mintegiren ‘Kulero salatzaileak’ (Alai) liburuarena.

Galdetegia tartean, Jon Benitok, Garazi Albizuak eta Maialen Berasategik euren gustuko liburu batzuk aipatuko dizkigute.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean.

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 210: J.M. eta M. Berasategi 2023ko Itzulpengintzako Euskadi Saria ‘Paradisua’ren euskarazko itzulpenagatik

Arte[faktua] 211: Esti Martinezen ‘Animalia domestikoak’, bikote eta familia harremanei buruzko begirada intimoa

Arte[faktua] literatur saioa ETBn