Arte[faktua] 205: Leire Milikua Larramendiren ‘Lur gainean, itzal azpian’ emakume nekazarien inguruko gogoeta

Arte[faktua] 205: Leire Milikua Larramendiren ‘Lur gainean, itzal azpian’ –

Leire Milikua Larramendi idazlearekin elkartuko da larunbat honetan Ilaski Serrano haren Lur gainean, itzal azpian saiakeraren karietara. Arkitektoa ikasketaz, agroekologia eta genero berdintasunean aditua, ikertzailea eta idazlea da; baita UEUk argitaratzen zuen ‘Aldiri. Arkitektura eta abar’ aldizkariaren sortzaileetako bat ere.

Milikuak txikitatik ezagutu du landa-eremua, baina atzean uztekoa balitz bezala jaso zuen modu inkontzientean. Alabaina, arkitektura ikasketak burutzen ari zen bitartean baserriaren ingurura egin zuen hurbilketak bueltako bidea egitera bultzatu zuen. Oraingoan, ostera, maila profesionalean. Testigantzak, datuak zein aurreko ikerketa zenbaitetan jasotakoak bildu ditu Milikuak Susa argitaletxearen ‘Lisipe’ bilduman plazaratu duen Lur gainean, itzal azpian saiakeran. Saioa Larramendi baserrira gerturatuko da honetaz guztiaz hitz egiteko.

Josebe Blanco artzaina, baserritarra, eta blogaria izango da Leire Milikuaren gonbidatua. Laguna izateaz gain, ‘Lur gainean, itzal azpian’ saiakeraren hitzaurrearen egilea ere bada. Blancok Pikunieta baserria du bizitoki eta lanbide, eta bertatik aritzen da nekazaritzaz hausnarrean.

Urtzi Leonet idazlearengana gerturatu da saioa gertuagotik ezagutzeko asmoz. ‘Itzalen Dama eta Patxi Bakallu‘ (Elkar) liburua da gaztetxoentzat plazaratu duen azken lana.

Irakurlearen atalean, berriz, Fred Larrondok, Ikas Euskal Pedagogia Zerbitzuko kideak, emana izango da aste honetako gomendioa. Xan Idiarten ‘Teresaren mendekua’ (elkar) narrazio bilduma da horretarako aukeratu duena.

Sakanako Haizea Lopez de Goikoetxea gaztearen eskutik dator aste honetako booktubea.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

artefaktua

aurreko saioan…

Arte[faktua] 204: ‘Bichta éder’ Eneko Bidegainen misteriozko eleberri politikoa

Arte[faktua] 205: Leire Milikua Larramendiren ‘Lur gainean, itzal azpian’

emakume nekazarien inguruko gogoeta

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude