Arte[faktua] 199: Castillo Suarezen “Alaska” iraganeko desagerpenen dolua zeharkatzeko gunea

Arte[faktua] 199: Castillo Suarezen “Alaska” –

Larunbat honetan, Castillo Suarez idazlea elkarrizketatuko dugu Alaska (Elkar) liburuaz solastatzeko. Alaska Hotela dugu hemen, umetako oroitzapena idazlearentzat eta 20 urtez abandonatuta daramana. Argitaratutako 7. poema liburua da eta lehenengo aldiz, zalantzan egon eta gero, hitzaurrean zehaztu digu irakurleoi liburua non dagoen kokatua. Hortaz gain, metafora moduan irudikatzen du Alaska Hotela; paisaiak, pertsonak, oroitzapenak eta objektuak desager daitezke, baina zer etorriko da gero? Horren aurrean, Suarezek sinesten du bizitzak beste arrazoiren bat ekarriko digula aurrera jarraitzeko aitzakiarekin. Honetaz guztiaz idazlearekin mintzatzeko Altsasuko Alaska Hotelera gerturatuko da saioa.

Suarezek Fernando Rey gonbidatuko du saiora; ogibidez, itzultzailea. Reyk obraren bat itzultzeko prozesu bat jarraitzen duela esan digu; gainera, Suarezekin gertutik egiten du lan; horregatik, oso ondo daki sinpletasuna eta edertasuna direla idazlearen poemak hobekien deskribatzen dutena.

Bestalde, Basque Culinary Centerrera gerturatuko gara bertako zuzendari orokorra den Joxe Mari Aizegaren apalategian gordetako liburuez mintzatzeko.

Txomin Larrinaga irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Urko Urrutikoetxea ikaslearena izango da larunbateko booktubea. Galtzagorri elkarteak antolatutako Booktuberboom_+ EAEko booktuber, bookstagrammer eta booktoker lehiaketaren VI. edizioko irabazlea.

Guztia saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, goizeko 11:00etan, ETB1en

Arte[faktua] 199: Castillo Suarezen “Alaska” iraganeko desagerpenen dolua zeharkatzeko gunea

aurreko saioan…

Arte[faktua] 198: Karmele Igartuaren ‘Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da’ hil aurretik utzitako azkeneko hiru obra

Arte[faktua] 199: Castillo Suarezen “Alaska” iraganeko desagerpenen dolua zeharkatzeko gunea

Arte[faktua] literatur saioa ETBn