Txomin Perurena txirrindulari ohia hil da

Txomin Perurena txirrindulari ohia hil da –

Txomin Perurena txirrindulari ohia hil da1943an Oiartzunen jaioa, 60ko hamarkada hasieratik 70eko hamarkada bukaerara arte txirrindularia bikaina izan zen Txomin Perurena -KAS talde mitikoko kide-, gurean oso estimatua. 150 garaipenetik gora lortu zituen, tartean hamar etapatik gora Euskal Herriko Itzulian zein Vuelta Españan, eta Frantziako Tourreko Mendiko maillota 1974an. Pistan eta ziklo-krossean ere aritu zen. “Astigarragako Lehoia” zuen goitizena, Julián de Sollubek jarri ziona. GAL-ek eraildako Bixente Perurenaren anaia zen.

Behin bizikletatik jaitsi eta lasterketak atzean utzita, zuzendari lanak egin zituen hainbat txirrindulari taldetan; Euskaltel-eko lehen zuzendaria izan zen, berbarako. Eta lan hauetatik ere erretreta hartu zuenean, ohikoak izan ditu prentsarekin kolaborazioak, aditu paperean.

Gaixorik zegoen gizona, eta gaur hil da Domingo “Txomin” Perurena Telletxea, 79 urte zituela.

.

2019an, Alpeetako Gavia mendatea, Giroko mitikoenetako bat, bizikleta elektrikoan igotzeko asmoa agertu zuen, bizikleta gainera igo gabe 40 urte zeramatzala onartuta. Ordukoa da azpiko argazkia:

Txomin Perurena txirrindulari ohia hil da

Txomin Perurena txirrindulari ohia hil da

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude