Arte[faktua] 198: Karmele Igartuaren ‘Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da’ hil aurretik utzitako azkeneko hiru obra

Arte[faktua] 198: Karmele Igartuaren ‘Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da’ – 

Larunbat honetan Tere Irastortza elkarrizketatuko dugu “Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da” (Pamiela) poesia liburuaz solastatzeko. Bilduma horretan Karmele Igartuak idatzi zituen azkeneko hiru poesia liburuak biltzea erabaki dute Irastortzak, Aretxabaletako Udalak eta Pamiela Argitaletxeak, Idazle Eskolaren 20. urtemuga ospatzeko aitzakiarekin. ‘Hitzak orbainetan’, ‘Denbora enaren hegaletan’ eta ‘Itsaso kontra bat’ dira aipatutako hiru liburuak. Irastortzak argi uzten du Igartuaren poemek hausnartzera eta irakurtzen jarraitzera gonbidatzen dutela; gainera, irakurterrazak direla esan digu. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Bergarako Santa Marina Elizara gerturatuko da saioa idazlearekin.

Irastortzak Bergarako Idazle Eskolan irakasle den Itziar Gomez gonbidatuko du larunbat honetako saiora. Ahozkotasuna du abiapuntu; horregatik, ikaslea zenean jasotako jakinduria transmititzen saiatzea da orain bere helburua.

Bestalde, Donostiako Ebla liburu-dendara gerturatuko gara, besteak beste, Eneko Sanchez Navaridasen eskutik, saltegiaren sorreraren eta berezitasunen berri izateko.

Mailu Mitxelena irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Arte[zaleak] pasartean, Tolosako kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egiteko.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, eguerdiko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 198: Karmele Igartuaren ‘Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da’ hil aurretik utzitako azkeneko hiru obra

aurreko saioan…

Arte[faktua] 197: Anjel Lertxundiren ‘Desertuan behatxuloa’, jakin nahiak, irakurketak eta kezkak biltzen dituen obra

Arte[faktua] 198: Karmele Igartuaren ‘Poesia bizitzeko eta sentitzeko modua da’ hil aurretik utzitako azkeneko hiru obra

Arte[faktua] literatur saioa ETBn