Arte[faktua] 197: Anjel Lertxundiren ‘Desertuan behatxuloa’, jakin nahiak, irakurketak eta kezkak biltzen dituen obra

Arte[faktua] 197: Anjel Lertxundiren ‘Desertuan behatxuloa’ –

Larunbat honetan, Anjel Lertxundi elkarrizketatuko dugu ‘Desertuan behatxuloa’ (Alberdania) liburuaz solastatzeko. Pandemia batetik abiatu eta gerra batean amaitu, horixe da idazleak sakondu nahi izan duen testuingurua. Hainbat ideia, obsesio eta urte askoan hartutako oharrak irudikatu ditu hemen; horretarako, olatu bat izan du beti oroimenean sinbolo. Gainera, begiradaren garrantzia du mezu subliminal modura, Lertxundik argi baitu bakoitzaren ikuspuntuak alda daitezkeela begiradaren arabera. Non dago idazle baten asetasuna? Artista honek esan digunez, lanean jarraitzen du ez delako konforme geratu sortu duen guztiarekin. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Zarauzko Photomuseum Argazki eta Zinema Museora gerturatuko da saioa idazlearekin.

Lertxundik Idoia Santamaria Urkaregi gonbidatuko du saiora; itzultzailea eta Elhuyar hiztegiaren zuzentzailea. Elkar ezagutzen dutenetik kezkak eta pozak partekatu dituztela ados daude biak; gainera, Santamariak beti izaten ditu Lertxundiren lanak inguruan bere itzulpenen errepasoa egiterakoan.

Bestalde, Ander Terrones Arellano ezagutzeko aukera izango dugu; kazetaria ogibidez eta idazlea zaletasunez.

Haritz Azurmendi irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 197: Anjel Lertxundiren ‘Desertuan behatxuloa’, jakin nahiak, irakurketak eta kezkak biltzen dituen obra

aurreko saioan…

Arte[faktua] 196: Akaitze Kamiruagaren “Geu be bagara itsasoa” emakumeen portuko lanak azalarazteko gunea

Arte[faktua] 197: Anjel Lertxundiren ‘Desertuan behatxuloa’, jakin nahiak, irakurketak eta kezkak biltzen dituen obra

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude