Arte[faktua] 192: Beatriz Chivite Ezkieta idazlearen “Zeozer gaizki doa” kontraesanez betetako olerki bilduma

Arte[faktua] 192: Beatriz Chivite Ezkieta “Zeozer gaizki doa” –

Larunbat honetan Beatriz Chivite Ezkieta elkarrizketatuko dugu “Zeozer gaizki doa” (Pamiela) liburuaz solastatzeko. Hiru atal nagusitan banatutako olerki bilduma honek, berak idatzitako bost liburuen artean, bere ahotsa ondoen eta ozenen entzunarazten duena da. Batzuk bere poesia bakardadez inguratuta dagoela diote, Chivite pertsona bakartia ez den arren; hamasei urterekin utzi zuen txikitako etxea eta hamaika herrialdetan bizi izan da. Bestalde, etorkizuna du agerian eta nahiz eta gehienetan ederra eta argia imajinatzen dugun, zer pasatuko den ez jakiteak ere beldur gaitzake. Honetaz guztiaz mintzatzeko, Iruñeko Arga ibaira gerturatuko da saioa idazlearekin.

Chivitek bere ahizpa, Laura Chivite Ezkieta gonbidatuko du larunbat honetako saiora. Literatura ikasi zuen Granadan eta txikia zeneko idazteko zaletasuna errealitate bihurtu du: bere lehenengo eleberria, “Gente que ríe”, atera berri du eta bigarrenaren sortze prozesuan ari da.

Bestalde, Bilboko La iLusa liburu-dendara gerturatuko gara, besteak beste, Aimar Rubioren eskutik, saltegiaren sorreraren eta berezitasunen berri izateko.

Mireia Manner irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Arte[zaleak] pasartean, Pasaia San Pedroko kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei literatur ohiturez eta gustuez lauzpabost galdera egiteko.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, eguerdiko 12:50ean, ETB1en

Beatriz Chivite Ezkieta

Arte[faktua] 192: Beatriz Chivite Ezkieta

aurreko saioan…

Arte[faktua] 191: Iñaki Segurola idazlearen ‘Ganorexia’, hil aurretik bukatu gabe utzi zituen hitzak

Arte[faktua] 192: Beatriz Chivite Ezkieta “Zeozer gaizki doa”

Arte[faktua] literatur saioa ETBn

Zer duzu buruan “Arte[faktua] 192: Beatriz Chivite Ezkieta idazlearen “Zeozer gaizki doa” kontraesanez betetako olerki bilduma”-ri buruz