Arte[faktua] 19: Juan Luis Zabala, “Ospa”, “Txistu eta biok”, Alex Gurrutxaga, “Beruna Patrikan” eta “Jara”
Arte[faktua] 19: Juan Luis Zabala –
Juan Luis Zabala, Donostian bizi den idazle azkoitiarra da aste honetako gonbidatua Arte[faktua] literatura saioan. Literaturaz gain, Reala eta txirrindularitza dira bere pasioak eta horrenbestez, elkarrizketa Donostiako Belodromoan grabatu da.
Juan Luis Zabalak Euskal Filologia ikasketak egin zituen, euskara irakaslea izan zen eta Egunkarian lehenengo eta Berrian gero, kultura saileko kazetaria izan da urte luzez. Orain itzulpen lanak egiten ditu. Idazle gisa, literatur genero ezberdinak landu ditu: narrazioa, nobela, haur eta gazte literatura, biografia,… Azken bi lanak “Ospa” narrazio liburua eta “Txistu eta biok” nobela dira. Azken honek Irun Hiria saria irabazi zuen 2015ean.
Idazleak Alex Gurrutxaga literatura kritikaria gonbidatu du saiora. Elkarrekin Berrian lan egindakoak dira eta kulturaren inguruko gogoetak egingo dituzte.
Asteroko Galdetegian Amaia Hennebuttek, Xabier Mendigurenek eta Mikel Tabernak euren liburu kuttunen berri emango dute. Irakurlearen atalean, Iban Perez oiartzuarrak, Ander Izagirrek idatzi eta Julen Gabiriak itzuli duen “Beruna Patrikan” liburua gomendatuko du. Amara Berri eskola publikoko Helene Sesmak eta Irati Zalduak, Jasone Osoren “Jara” liburuaren inguruko booktoubea egin dute. Liburu denden gomendioek, asteroko nobedadeek, pitxiek eta Juan Luis Zabalaren epilogoak osatuko dute saioa.
Hau guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.
Ikusi saioaren aurrerapena hemen:
Ikusi saioa osorik hemen