Uda iritsi bitartean… estreinaldiak!

Uda iritsi bitartean… estreinaldiak! –

Estreinaldiak: Ekainak 1

Estreinaldiak badatoz!

Egilea: Zinea.eus

Jurassic World: Fallen Kingdom

Jurassic World abentura parkearen desagerpenaren ostean, aske ibili dira Nublar Uhartean zehar bertan bizi diren dinosauroak. Lurraldeko sumendi baten erupzioak lasaitasun hori mehatxatuko du zeharo, eta parkearen kudeatzaile izandako Claire Dearingek animaliak babesteko erantzunkizuna hartuko du bere gain.

Zinema garaikidearen historian laugarren film ikusiena izan zen Jurasic World 2015ean, Jurassic Park saga entzutetsuaren berpiztea. Azken ale horren bigarren atala dugu hau, Juan Antonio Garcia Bayona zuzendariaren esku magikoen gidaritzapean sortutakoa.

Normandie nue

Mêle-sur-Sarthe herriko nekazal industria kolpatu du krisi ekonomikoak. Georges Balbuzardek, lekuko alkateak, herriaren problematika azaldu eta gizarteari laguntza deia egiteko modu eraginkorrena pentsatzen dihardu, talde biluziak erretratatzen famatu egindako Blake Newman argazkilaria herrira helduko denean. Hainbeste bilatzen zuen erantzuna, mutur aurrera azaldu zaio bat-batean. Behin bidea topatuta, lan gogorra geldituko da aurretik. Izan ere, nola konbentzitu herri oso bat, kausa on baten izenean bada ere, kamera baten aurrean biluztu dadin?

La douleur

Galdutako kutxa zahar batean gordetako bi koaderno zaharren aurkikuntzak, iragan ankerraren oroitzapenez bustiko du Marguerite Duras protagonistaren oraina. Nazi alemanek okupatutako 1944 urteko Frantzian kokatuko gaitu filmak. Marguerite protagonista erresistentzia borrokaren lehen lerroko militantea da, Robert Antelme senarrarekin batera. Egun batetik bestera, Gestapo gupidagabearen eskuetan eroriko da Robert, konzentrazio-esparru batera deportatuko dute, eta bere esku daudenak (eta ez daudenak!) egin beharko ditu emazteak senarra askatzeko.

El fútbol o yo

Futbolarekiko duen pasio neurrigabeak gidatzen du Pedro protagonistaren bizitza. Lagunak, bikote harremana… baldintzatu eta hankaz gora jarri ditu kirol erregearen mesedetan. Lana ere galduko du, bere egin beharrak futbol partida bat ikusteko alboratzen dituen zorigaiztoko egun batean. Ultimatuma jasoko du orduan bere emaztearen partetik, harremana mantendu nahi badu, onartu nahi ez duen mendekotasun hori garaitu beharko du. Zein da maitasun handiagoa, baina?

Beyond, beyond

Ezinezkoa den hori desiratzearen inguruko istorioa da. Animazio teknikaz kontatutako istorio ederra, irakaspen handiena. Gazte baten barne bidearen, bizitzari zentzua aurkitzeko egiten duen ibilbidearen deskribapena, ahalduntze eta ezagutza berri baten deskubrimenduaren narrazioa. Zinema eskandinabiarraren gardentasunaren adibiderik argiena. Nork dio guk ere protagonistarekin batera bidaiatuko ez dugunik?

Taeksi Woonjunsa (A Taxi Driver: Los héroes de Gwangju)

Gertakari erreal batean oinarritutako kontakizun fikzionatua dugu. Taxi gidaria den gizon korear bat da protagonista, 1980ko Gwangiuko altxamenduaren estaldura egiten ari den berriemaile alemaniar batekin batera. Korearrak laguntza emango dio alemaniarrari, gidatu egingo du, eta haren konplize izango da indar armatuen gehiegikeriak salatzerako bidean.

estreinaldiak

Zinearen inguruan gehiago jakiteko, zatoz ZINEAra!

Uda iritsi bitartean… estreinaldiak!

Euskal pantailaren gunea