Arte[faktua] 177: Arrate Egaña idazlearen ‘Itzalen distira’ narrazio bilduma eguneroko bihurrituaren argiluna

Arte[faktua] 177: Arrate Egaña ‘Itzalen distira’ narrazio bilduma –

Arrate Egaña izango da larunbat honetako elkarrizketatu nagusia. Egañak Itzalen distira (Erein) narrazio bilduma argitaratu du, non argilunez betetako zortzi kontakizun bildu dituen. Emakumezkoak protagonista, idazleak egunerokotasuneko gaiak jorratu ditu, besteak beste, egin ohi ditugun sakrifizioak lantzeko. Gainerakoan, testu literarioaz gain, azaleko margolana ere berea da. Honetaz guztiaz hitz egiteko, Oreretako Errotaren Museora gerturatuko da saioa idazlearekin.

Egañak Uxue Razkin Ereineko editorea gonbidatuko du saiora. Itzalen distira (Erein) narrazio-bildumaren editorea izanik, Razkinek ariketa eta joko literarioaz hitz egingo du. Bien arteko elkarlana ezagutzeko, behatxuloa irekiko digu ere.

Arte saltzaileak atalean, Bilboko Joker komiki-dendara hurbilduko gara langile Judithekin lekuaren sorreraz eta bitxikeriaz mintzatzeko.

Rebeka Piñeiro irakurle ordiziarraren eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Sakanako Mankomunitateko Beñat Andueza eta Asier Zubiria ikasleena izango da booktubea.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 177: Arrate Egaña idazlearen ‘Itzalen distira’ narrazio bilduma eguneroko bihurrituaren argiluna

aurreko saioan…

Arte[faktua]176: Nerea Arrien idazlearen ‘Zoonomia’, emazte/ama gaztearen hausnarketa poetikoa

Arte[faktua] 177: ArrateEgaña idazlearen ‘Itzalen distira’ narrazio bilduma eguneroko bihurrituaren argiluna

Arte[faktua] literatur saioa ETBn