Arte[faktua] 173: ‘Balio erantzia’, tabutzat hartzen ditugun gaiei buruz hausnartzeko asmoa duen aforismo sorta
Arte[faktua] 173: Ekaitz Goikoetxea ‘Balio erantzia’, tabutzat hartzen ditugun gaiei buruz hausnartzeko –
Ekaitz Goikoetxea bertsolari, irakasle eta idazlea izango da larunbat honetako elkarrizketatu nagusia. Goikoetxeak aforismoen bitartez umorea, heriotza, generoa eta halakoen inguruan hausnartzea gustuko duenez, Balio erantzia (Balea Zuria) liburua hausnarketarako abagunea izan du. Eguneko pilulen antzera, egileak 24 orduan behin, bakarra irakurtzea gomendatzen du, lan literarioaren indarra bere osotasunean bereganatzeko. Bestalde, egileak hutsuneak utzi ditu aforismoen artean hausnartzeko astia izateko. Honetaz guztiaz solastatzeko, Beasaingo Igartza jauregian elkartu da aurkezlea idazlearekin.
Naroa Martínez Suárez gonbidatuko du saiora Ekaitz Goikoetxeak. Harreman ederra dute, nahiz eta ez diren aurrez aurre inoiz ezagutu. Martínez Suárezek heriotza nola erakutsi eta horretaz haurrekin nola hitz egin azalduko digu. Hortaz gain, Goikoetxearen liburuak zeharkatzen dituen gaiei buruzko ikuspuntua ere emango du.
Gainerakoan, Mikel Begoña gidoigile eta idazlea ezagutzeko aukera ere izango dugu artista gertutik ezagutzeko asmoz.
Arte[zaleak] pasartean, Irungo kaleetatik barrena ibiliko gara bertakoei haien literatur ohiturak, gustuak eta halakoen inguruan galdera sorta bat eginez.
Patxi Plazaola irakurle beasaindarrak emango du aste honetako literatur gomendioa.
Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en
Arte[faktua] 173: Ekaitz Goikoetxea ‘Balio erantzia’, tabutzat hartzen ditugun gaiei buruz hausnartzeko
aurreko saioan…
Arte[faktua] 172: Pello Lizarraldek lau eskutara ondutako artefaktua ekarri du letren plazara