Arte[faktua] 172: Pello Lizarraldek lau eskutara ondutako artefaktua ekarri du letren plazara

Arte[faktua] 172: Pello Lizarraldek lau eskutara ondutako artefaktua ekarri du letren plazara –

Pello Lizarralde idazlea izango da larunbat honetako gonbidatu nagusia, zeina Sastraka/Maleza (Erein) artefaktuaren karietara mintzatuko den. Sastraka/Maleza lagunartean ondutako literatur tresna artistikoa da. Lizarralderen testu batek eman zion hasiera liburuari, eta ondotik Jose Ignacio Agorretaren margolanak, Imanol Ubedaren kantak eta Imanol Rayoren argazki-bilduma etorri ziren. Bidaia bat da lan honetan planteatzen dena, behin heriotzaren kontzientzia izatean, iraganera joateko gogo samintsuaren analisi artistikoa, hain zuzen. Honetaz guztiaz hitz egiteko, Iruñeako Nafarroa unibertsitatean elkartuko da saioa idazlearekin.

Imanol Rayo zinegilea gonbidatuko du saiora Lizarraldek. Sastraka/Maleza artefaktuaren partaidea izanik, Rayok artefaktuan berea duen ekarpenari buruz mintzatuko da kreazio lana elikatzen duten filosofia eta prozedura azalduz.

Bestalde, Iñaki Alforja zinegilearen estudiora gerturatuko gara artista honek bere Apalategian gordeta dituen liburuak ezagutzearren.

Guru Arregi Mujika irakurlearen eskutik ailegatuko da aste honetako literatur gomendioa.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en

Arte[faktua] 172: Pello Lizarraldek lau eskutara ondutako artefaktua ekarri du letren plazara

aurreko saioan…

Arte[faktua] 171: ‘Mamu eratortzeko moduak’, sendatu gabeko zauriak zirikatzeko asmoa duen eleberria

Arte[faktua] 172: Pello Lizarraldek lau eskutara ondutako artefaktua ekarri du letren plazara

Arte[faktua] literatur saioa ETBn