Arte[faktua] 15: Maddi Zubeldia, “Deserria haurtzaro”, Amaia Hennebutte, “Lurraldea eta herria” eta “Maria eta biok”

Arte[faktua] 15: Maddi Zubeldia –

Maddi Zubeldia Arozena, Ziburun bizi den idazle eta abeslaria da aste honetako elkarrizketatu nagusia. Irundarrak idatzitako “Deserria haurtzaro” nobela 111 Akademiako Sarietako finalista izan da.  Idazlearen lehen nobela  hein handi batean autobiografikoa da. Sei urterekin bizitu zuen deserriratzea eta liburuaren bidez, barnean zeraman korapilo minbera askatu nahi izan du.

Zubeldia Seaskako irakaslea da Azkainen. EKE-ren Sormena lehiaketako olerki sailean bitan saritua izan da eta kantagintzan H-Eden taldearekin bi disko plazaratu ditu.

Bere gonbidatua berriz, Amaia Hennebutte da,  album edo ipuin sortzailea eta  Kiribil taldeko zuzendari artistikokoa  eta antzezlea . Libanotik etorri berria da, bertako errefuxiatu eremuetan dauden haur eta helduekin ipuinak landuz  euren bizitzak berreraiki  daitezkeela erakusten.

Saio honetako irakurlea ETB-ko Baionako korrespontsalian lan egiten duen Frank Dolosor kazetaria da. Eneko Bidegain,  idazle, kazetari eta irakasleren “Lurraldea eta herria” saiakera da gomendatzen duena.

Galdetegian, José Luis Padrón, Uxue alberdi eta Alberto Barandiarán idazleek euren liburu kuttunen gomendioak egingo dituzte eta Aitzol Gaintzaran booktubeak “Maria eta biok” aholkatuko du.

Nobedadeek,  liburu-denden aipamenek eta pitixiek osatuko saioa, Maddi Zubeldiaren epilogoarekin  amaituz.

Hau guztia,  larunbatean, 12:30etan, ETB1en.

Ikusi hemen aurrerapena:

Arte[faktua] 15: Maddi Zubeldia, "Deserria haurtzaro", Amaia Hennebutte, "Lurraldea eta herria" eta "Maria eta biok"
Maddi Zubeldiarekin izandako solasaldiaren aurrerapena
Ikusi saioa osorik hemen

Arte[faktua] 15: Maddi Zubeldia, “Deserria haurtzaro”, Amaia Hennebutte, “Lurraldea eta herria” eta “Maria eta biok”

Arte[faktua] literatur saioa ETBn