Arte[faktua] 143: Irene Vallejok liburuen historia bildu du ‘Infinitua ihi batean’ saiakeran
Arte[faktua] 143: Irene Vallejo –
Infinitua ihi batean (Pamiela), Irene Vallejo idazle zaragozarraren liburua izan dute hizpide liburuaren itzultzaileak, Fernando Reyk, egileak berak, Irene Vallejo Moreuk eta Yolanda Mendiolak. Vallejok El infinito en un Junco (Siruela) saiakera liburua idatzi zuen bere bizitzako momentu berezi batean, eta saiakera generoa izateagatik ez zuen inoiz pentsatu lortu duen arrakasta izango zuenik irakurleen artean. Espainiako Saiakera Sari Nazionala jaso zuen 2020an, besteak beste.
Liburun historiari buruzko saiakera da Infinitua ihi batean, egilearen beraren pasadizo pertsonalez zipriztindua. Bidaia-liburu ere bada. Alexandroren gudu-zelaietara, edo Papiroen Villara bezala Kleopatraren jauregietara joateko, baina baita Sarajevoko liburutegira eta Oxfordeko lur azpiko 2000. urteko labirintora ere. Eta, batez ere, liburuak sortu eta babestu dituzten pertsona guzti horien abentura kolektiboa da. Eta horren barnean itzultzaileak nabarmendu behar dira, haiek baitira artefaktu literarioak munduan dauden hizkuntza guztietara eraman ditzaketenak, gurean, Fernando Rey izan da itzulpenaren egilea, eta horregatik, eta idazlearekin duen harreman estuarengatik elkartu dira idazlea, itzultzailea eta Yolanda Mendiola Donostiako Catalonia Hoteleko liburutegi xumean, eleberri kutsua duen saiakera honetaz solastatzeko.
Inaki Irazabalbeitiak, ETBko Teknopolis zientzia eta teknologia dibulgazioko saioaren aurkezle izan zenak, Alberto Ladrón Aranaren Mendekuaren hazia eleberria gomendatuko du irakurleen gomendioei eskainitako tartean.
‘Emakume ahaztuak literaturan’ erreportaje sortaren azken atal honetan Tere Irastortza izango da gaiari helduko dion aditua. Rosa Zufia kazetaria harekin elkartu da.
Atal honetako booktubea Iruñeako San Frantzisko Deuna eskolako Martin Garikoetxea gaztetxoak egin du. Patxi Zubizarretaren Pantaleon badoa (Pamiela) liburua aukeratu du horretarako.
Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:55ean, ETB1en.