Arte[faktua] 141: Alberto Barandiaran Amillano ‘Gurea falangista zen’
Arte[faktua] 141: Alberto Barandiaran Amillano ‘Geurea falangista zen’ –
Alberto Barandiaran Amillano idazle altsasuarra izango da larunbat honetako gonbidatua ‘Artefaktua’n. ‘Gurea falangista zen’ (Susa) kazetaritza lana da Barandiaranen azkena, eta horretaz solastatzeko Iruñeko Gaztelu plazan elkartuko da Yolanda Mendiolarekin.
80 urtez gordean egondako kaier bat eman zion eskura Barandiarani oso gertuko pertsona batek. Aldi berean, koadernoak eguneroko bat gordetzen zuen, 36ko gerrara joan zen gazte altsasuar batena, argira aterako zuen idazle baten zain zegoena. Eta gauzak zer diren, amaren aldeko aitonarekin egin du topo Barandiaranek kontakizunean, Amillano aitonarekin, eta kontatu egin behar zuela erabaki zuen. Horren guztiaren kontakizuna da irakurleak liburu honetan aurkituko duena.
Samara Velte idazle eta kazetari nafarrak lagundu dio Barandiarani elkarrizketaren azken zatian, kazetaritzaz, erreportajegintzaz, literaturaz eta memoriaz eta haren transmisioaz aritzeko.
Saioko atalei dagokienez, Aitor Elexpuru irakurle beratarrak Gregory Martin idazlearen ‘Mountain City’ liburuaren gomendioa eskainiko du.
Abraham de Amezaga gerturatuko da aste honetako Apalategia atalera. De Amezaga kazetaria eta luxuan aholkularia da, baita Euskadi Irratiko ‘Baipasa’ saioko kolaboratzailea, eta horretaz gain, Elias Amezaga idazle bilbotarraren biloba; hain justu, azken honen Dorretxean elkartuko da ‘Artefaktua’ saioko ekipoarekin.
Eta amaitzeko, Elizondoko kaleetan barrena ibiliko da saioa bertakoen irakurketa ohiturak ezagutzeko asmotan.
Hau guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.
Arte[faktua] 141: Alberto Barandiaran Amillano ‘Geurea falangista zen’
Alberto, zorionak….
baina “Iruña-Veleiako auzia” idatzi huan, hura guztia “faltsua” dela esanez, Zubietakoa bezala. Gogoratzen? Ba gu, gure aztarnategi monumentalaren aldeko borrokan dihardugunok bai, zeren une hartan OSO INPORTANTEA izan baitzitean hirea, Behintzat BERRIA egunkariaren norazkoa baldintzatu baitzuen.
Enteratu al haiz duela urte pare bat edo, ostraka batzuk agertu direla (biltegian garbituak izan ondoren), zeintzuek inondik inora ere “faltsu” ezin daitezkeenak izan (gaineko kaltzifikazioak, etab. direla eta? Eta epaile andreak ere “Eliseoren epe delitugiletik kanpokoak” direla esan du. Eta hire denborakoak bezalakako estilo eta berba berberak ageri direla? Beraz, ezin dira faltsu izan eta inork ere ez ditu faltsutzat hartzen.
Hik zer uste duk, Alberto? Horri buruzko ELE BERRI DIBERGENTERIK zure aldetik?
Erantzunen baten esperoan….
Geronen herri honetan askok ez dute familiaren eta herriaren berri. Beste anitzek behar baino gehiago, seguraski. Geurea falangista zen. Ez ba! Geurea espainiarra zen. Zer nire bi aitatxi, bata erreketea, bestea laikoa, hagitz ongi esaten zuten nafarrak zirela, ez beste. Falangistak, guziok dakigun bezala, zerri urde buztamotz alu zikinak baino ez ziren.