Urbeltzen dantza ganbera bueltan da: Mutxikoak

Urbeltzen dantza ganbera bueltan da: Mutxikoak –

Dantzan.eus ataritik jasoa.

Urte eta erdi pasako etenaren ondoren itzuli da Urbeltzen Dantza Ganbara Bilboko Kafe Antzokira.

Azaroaren 10ean ekin diote berriz Juan Antonio Urbeltzek gidatutako dantza saioei. Urbeltzek berak markatuta dantzatu zen Mutxikoak dantza-jauzia ikus daiteke bideo honetan. Hain zuzen asteburuan itzuliko da baita ere Argia dantzari taldearen Martin Zalakain ikuskizuna oholtzetara, igandean Beasainen eskainiko baita eta han ere dantzatuko dituzte mutxikoak.

Mikel Urbeltz (arrabita), Maider Urbeltz (harpa) eta Ander Blasco (akordeoia) musikarien doinura eta erritmora aritu dira Kafe Antzokira bertaratutako dantzazaleak. Dantza-jauziak, mutil-dantzak, ingurutxoak eta fandango eta arin-arinak dantzatu dituzte. Kafe Antzokia sortu zenetik hilean behin egiten da dantzaldi ireki hau.

Irudiak: Cristina Llopis. Mutxikoak, Urbeltzen Dantza Ganbara, Kafe Antzokia, Bilbo, 2021-11-10.

.

Hemen urratsen segida:

  • Aitzina (bietan)
  • Erdizka, dobla, erdizka eta hiru (bietan)
  • Erdizka, dobla eta hiru, erdizka (bietan)
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote erdizka, dobla, erdizka
  • Ezker, erdizka
  • Lau urrats (lauetan)
  • Pika eta erdizka (lauetan)
  • Pika eta ezker, pika eta erdizka (bietan)
  • Erdizka, dobla, erdizka eta hiru (bietan)
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote, erdizka, dobla, erdizka
  • Erdizka, dobla, erdizka (bietan)
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote, erdizka, dobla, erdizka
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote eta hiru, erdizka, dobla, erdizka (bietan)
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote, zote eta hiru, erdizka, dobla eta hiru, erdizka, zote
  • Erdizka (lauetan)
  • Zote, erdizka, dobla, eskuin, ezker, erdizka (bietan)

Urbeltzen dantza ganbera bueltan da: Mutxikoak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Urbeltzen dantza ganbera bueltan da: Mutxikoak”-ri buruz

  • josu naberan 2021-12-11 10:05

    Zein mugimenduri deitzen zaio “ZOTE”?
    Agia “aurreranzkoari”?

    Galdera bat da, nire aldetik.

    Ea norbaitek azaldu ahal didan…

  • josu naberan 2021-12-12 17:30

    Orduan, Salabardoa, ez dakina dantzatzen?

    Ba ene hipotesiaren arabera,

    ZOTE “aitzina jauzi kualitatiboa” izan behar dun: *auz-en-te–>zo-te

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude