Arte[faktua] 123: Amaia Apalauza itzultze prozesuaz hizketan, aste honetan gurean

Arte[faktua] 123: Amaia Apalauza –

Amaia Apalauza itzultzaile iruindarra izango da aste honetako gonbidatu nagusia ‘Artefaktua’n. Olga Tokarczuk poloniarraren ‘Erabili goldea hilen hezurren gainetik’ (Elkar) eleberria da euskarara ekarri duen azken lana, Sonia Kolaczekekin batera. Thriller itxurapean, gogoeta literario, ekologiko eta metafisikoa biltzen ditu 2018an Nobel saria lortutako honek. Uharteko Don Carlos hotelean elkartuko da Apalauza Yolanda Mendiolarekin.

Garazi Ugalde poeta eta itzultzailea elkartuko da solasaldira saioaren erdialdean. EIZIE elkarteko zuzendaritzako kide dira Apalauza eta Ugalde. Azken hau, Louise Glück nobel saridunaren poesia euskaratzen ari da. Itzultze prozesua nola bizi duten izango dute hizpide, besteak beste.

Aste honetan, ‘Letren bidaia’ erreportajeak literatura unibertsalaren bi izen handi ekarriko dizkigu: Marguerite Yourcenar eta Italo Calvino. XX. mendeko bi egile europarrak dira Irati Jimenez eta Harkaitz Cano idazleen oheburuko egileak.

Gainera, Zumeta Arte Estudioko Usoa Zumetaren apalategia ezagutuko dugu: serigrafia lantzeko liburu bat? Apalategitik kenduko ez duzun liburua?

Bestalde, Booktuberbook egitasmoan parte hartutako Iholdi Beristainek Oihana Aranaren ‘Portuak’ liburua gomendatuko digu.

Hau guztia, eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.

Arte[faktua] 123: Amaia Apalauza itzultze prozesuaz hizketan, aste honetan gurean
Ikusi elkarrizketaren aurrerapena hemen
Arte[faktua] 123: Amaia Apalauza itzultze prozesuaz hizketan, aste honetan gurean

Arte[faktua] literatur saioa ETBn