Arte[faktua] 12: Nerea Arrien, “Hirutter”, Ines Garcia, “Jane Eyre” eta “Avis eta Alba hildakoen eremuan”
Arte[faktua] 12: Nerea Arrien –
Nerea Arrien, idazle lekeitiarra da aste honetako gonbidatu nagusia Arte[faktua] saioan. Idazlea Donostian bizi da eta honenbestez, hiruburuko kaia plato bilakatu dugu berari elkarrizketa egiteko. Arrien saiora gonbidatzeko aitzakia bere lehen nobela izan da. “Hirutter” izenburua darama eta hiru pertsonen arteko harremana, sare sozialak eta horien atzean ezkutatzen diren kontuak dira nobelaren osagaiak.
Ikasketaz, biokimikaria da Arrien eta horrez gain, piano graduduna eta maistra ere bada. Betitik izan du gustukoa idaztea. Batik bat gaztetxoentzako ipuinak idatzi ditu. Azkenekoa, “Atrapa eguna” Ereinek argitaratua. Hainbat sari jaso ditu, horien artean, 2015eko Lizardi Saria “Pentsatzeko txokoa” izeneko narrazioengatik.
“Hiruter” nobela idazten ari zela ezagutu zuen Ines García, Tobbaco Days liburu dendako saltzailea eta bera da saiora gonbidatu duena.
Donostiako kaira hurbilduko da baita ere aste honetako irakurlea: Maddalen Marzol. Berak gomendatuko liburua Charlotte Bronttëren “Jane Eyre” da, berak azalduko dituen arrazoiengatik. Galdetegian, Jon Arretxe, Beatriz Fernández eta Xabier Amurizaren gustu literarioen berri jakingo dugu. Booktuberraren atalean, Aiora Mujikak Aitor Arana idazlearen “Avis eta Alba hildakoen eremuan” liburua gomendatuko digu.
Nobedadeak, liburu-denden gomendioak, pitxiak eta epilogoak osatuko dute saioa.
Hau guztia, larunbatean, 15:00etan, ETB1en.
Ikusi aurrerapen bat hemen:
Ikusi saioa osorik hemen