Nafar tortilla munduan zabaltzen

Nafar tortilla munduan zabaltzen –

Iazko abenduaren 17an, Nafar Tortillaren Egunaren lehen edizioa ospatu zen Iruñean, patata tortillaren lehen aipamena dakarren dokumentuaren 200. urtemuga aitzaki. Eta hara non, bigarren edizioa ospatu baino lehen, diasporan jada Nafar Tortilla lehiaketak antolatzen hasi diren.  Uruguaiko Montebideon izan da, Aldaxka elkarte euskaltzalearen eskutik, eta 18 tortilla aurkeztu dira bertan.  Aldaxkatik bidali diguten notaren arabera, Lehenengo saria Ana Maria Canterak du irabazi piper ta tipula tortila batekin Bigarrena Lilian Martínez Ogi mamia esnetan, sagarra ta lur sagarraz eginikoarekin, Hirugarrena Valentin Rodríguezek du eraman arroz-odolki tortila batez. 

Gaur egun ohiko dugun patata tortilla, Nafar_Tortilla zaharraren bertsio soildu bat baino ez da, aspaldiko errezetaren arabera, sukaldean egon zitekeen ia edozer sartzen baitzitzaion, arrautza gutxirekin tortilla handia sor arazi nahian, arrautza oso garestia zen garaian.

Errezeta zahar horri jarraiki, Nafar Tortillak, arrautzak, patatak eta otapurrak daramatza gutxienez (atapurres de pan, Iruñerriko 1817ko nekazarien erdara traketsean), eta nekazari etxe bateko sukaldean egon zitekeen beste edozer, sukaldariaren sormenaren arabera. Horrela egin zituzten Iruñean iazko abenduan eta horrela egin dituzte orain ere Montebideon.

Patata tortilla Euskal Herrian sortu zelako eta bere lehen aipamen idatzian euskarazko hitza ageri delako, balio handiko harribitxi berria  dugu euskaldunok gure kultura eta gastronomia ondarean. Kuttundu dezagun bada, Nafar Tortilla, horrelakorik egin daitekeen modurik hurbilenean, etxean edo elkartean bat prestatzen, alegia.  Eta urrats bat aurrerago egin nahi izanez gero, Nafar_Tortilla lehiaketak antolatuz, Montebideon bezala. Euripetik atera berri garen honetan ez da garai txarra horretarako.

Joan den otsailean ETBko TXORIENE saioak erakutsi zituen Nafar Tortilla prestatzeko bi modu. Honatx esteka, animatu nahi duenarentzat. Gora Nafar Tortilla!

NAFAR TORTILLA

http://www.eitb.eus/txoriene/nafarroako-patata-tortillaren-historia-eta-jatorria/

Nafar tortilla munduan zabaltzen
diaspora, gastronomia, nafar tortilla, patata tortilla

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude