Arte[faktua] 114: Joanes Urkixo bere ‘Orratza eta kaltea’ eleberriaz, larunbat honetako atalean
Arte[faktua] 114: Joanes Urkixo –
Joanes.Urkixo idazle, gidoigile eta itzultzaile bilbotarra elkarrizketatuko du Yolanda Mendiolak aste honetako ‘Artefaktua’n. ‘Orratza eta kaltea’ (Elkar argitaletxea) da kaleratu duen azken liburua. 1983ko Ondarroan kokatutako eleberri beltza da, heroinak erabat jazarritako herri baten testuinguruan. Nobelak gidoi bat izan zuen abiapuntu, eta herriko txokoak arakatu nahiz bertako biztanleak elkarrizketatu zituen Urkixok kontakizuna sortzeko. Galdakaoko Erdikoetxe landetxean elkartuko gara berarekin.
Aste honetan, Letrazko pertsonaiak erreportajeaz gozatzeko aukera izango dugu. Eider Rodriguez eta Gorka Arrese idazleekin honako galderei erantzuten saiatuko gara: literaturan pertsonaiak nola eraikitzen diren, zein bide har dezaketen edota nola, batzuetan, giltzatuta gelditzen zaizkien.
Bestalde, Laida Begiristain Lazkaoko Maizpide barnetegi-euskaltegiko zuzendariaren apalategia ezagutzeko aukera izango dugu.
Horretaz gain, Elgoibarko kaleetan ibiliko gara bertakoen irakurketa ohiturak ezagutzeko asmotan.
Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.