Arte[faktua] 107: Mikel Soto idazle iruindarra, urteko lehen gonbidatua ‘Artefaktua’n
Arte[faktua] 107: Mikel Soto –
Mikel Soto idazle iruindarra izango da 2021. urteko ‘Artefaktua’ko lehen gonbidatua, editore trajea kendu eta idazlearena jantzi baitu. Beraz, Elkar argitaletxeak kaleratutako Suak pizten direnean poesia liburua izango dute hizpide Yolanda Mendiolak eta Sotok. Historia gertuan idatzi gabe geratu den horri ahotsa eman nahi izan dio poesiaren bitartez. Liburuak laguntasuna du gai nagusitzat, baina baita politika, iraultza edota maitasuna ere.
Bikotekide duen Irati Jimenez idazlea batuko da Soto eta Mendiolaren arteko solasaldira. Sotoren lanaren idazketa prozesua nola bizi izan duen azalduko du Jimenezek, besteak beste.
Aste honetan, Arte saltzaileak tartean, Iruñeko Katakrak liburu dendan izango gara. Bertako Hedoi Etxartek eta Nerea Fillatek dendaren sorreraz edota bere berezitasunez hitz egingo digute.
Bestalde, Irakurketa artea izeneko atalean, Oier Guillan antzerkigileak jendaurrean irakurtzerakoan hartu beharreko zenbait gako eskainiko dizkigu.
Horretaz gain, Iraide Arrizabalaga booktuberrak Harri Potter eta Azkabango presoa liburuaz hitz egingo digu.
Hau guztia, saioa osatzen duten Galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioekin batera, larunbatean, arratsaldeko 12:50ean, ETB1en.