Urrundu direnak

Urrundu direnak

2020 urtea joan zaigu. Eta harekin batera, harreman afektiboen normaltasuna ere. Gutxiago besarkatu dugu, gutxiago ukitu gara eta gutxiago maitatu dugu.

2020ko hirugarren hiruhilekoan dibortzioen eskaerak gora egin dute oro har. Datuak begiratuz, Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira 1817 dibortzio eskatu dira. Horietatik gainera Gipuzkoa nagusitzen da, joerak goraka egin baitu beste bi probintzietan gertatu ez dena, 506 kasurekin. Hots, urtearen bi hiruhilekoetan baina jende gehiagok eskatu du dibortzioa.

Hirugarren hiruhilekoa omen da gakoa. Konfinamenduaren ondorio nagusia. Kontutan izanik, bigarren hiruhilekoa konfinamenduan eta horren ostean izan zela, prozesu legalek, osasun neurrien ondorioz, beheranzko joera izan zuten. Horregatik dira nabarmengarriak azken datu hauek.

Bikote harremanak eta burokrazia III

Horren harira, lagunartean ere, hausturen urtea deitu diogu pasa den urteari, dibortzioak ez badira ere, ez baitira gutxi inguruan ezagutzen ditugun bikote hausturen kasuak.

Harreman bat etea erabakitzeko zergatiak anitzak izan daitezke. Pandemia eta krisi kapitalista baten erdian maitatzea zaila izan behar du. Elkar zaintzen ari ginenean zure albokoa lehen maite zenuen ez zenuela konturatzea.

Datuek zerbait positiboa badute, hori delako: adostutakoak dira. Izan ere, batera adostutako dibortzio eskaerek nabarmen egin dute gora, ez-adostutakoek bere horretan % 26 egin dute behera. Beraz, elkar maite ez genuela pandemia baten erdian konturatu bagara ere, elkarrekin egin dugu behintzat.

Agian bat-batean denbora gehiegi pasa dugu batera, eta batak bestea elkar ikusten ez zuen fikziozko bizitza bateratu bat sortuta genuen. Agian, bikotekide harremana dibertimendu soilean oinarritzen zen plan batzuei bakarrik lotuta egonik, eta ez-normaltasunaren errutinak kondenatu egin gaitu.

Baliteke, egoera honek besteari sortzen zion estres, estutasun eta zurrunbilo emozionala ulertzeko gaitasunik ez izana. Eta beharbada, ez dugu kidea behar bezala zaindu. Agian pandemiak du errua;  agian lehenagotik ez genuen elkar maite.

Elkarrekin egon nahi dugun denborak baino ez gaitu lotzen, eta pandemia honek gure gertukoengandik urrundu gaitu, edo urrundu gara.

Urrundu direnak