Arte[faktua] 10: Beatriz Fernandez, “Euskara eta hizkuntzari buruz. Hizketan semearekin”, Ane Berro eta “Estalien gradora”
Arte[faktua] 10: Beatriz Fernandez –
Hizkuntzalaritzan doktorea eta EHUko Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko irakaslea den Beatriz Fernandez da aste honetako elkarrizketatu nagusia.
Berriki “Euskara eta hizkuntzari buruz. Hizketan semearekin” liburua idatzi du. Batxilergorako, Letrak eta Zientziak, bi ibilbideen artean erabaki behar duten gazteei zuzenduta dago liburua eta bereziki bere semeari.
2016an “Euskera para castellanohablantes (o cómo dos lenguas tan distitntas se parecen tanto)” liburua idatzi zuen.
Guraso erdaldunen alaba, 2013az geroztik Euskaltzaindiko euskaltzain urgazlea da.
Beatriz Fernandez santurtziarra da baina Algortako Portu Zaharrean bizi da, eta hantxe elkartu da Arte[faktua] berarekin. Fernandezek Ane Berro, Deustuko Unibertsitateko irakaslea gonbidatu du saiora. Aspaldian bera da Beatrizen testuak irakurtzen dituena. Testu zientifikoen kasuan berriz, elkarrekin idazten dituzte “lau eskutara”.
Asisko Urmeneta, Mikel Taberna eta Aingeru Epaltza idazle nafarrek euren liburu kuttunen berri emango dute saioan eta Anttoni Eizagirre irakurle zarauztarrak bere gomendioa egingo du.
“Pijama marradunaz jantzitako mutikoa” liburuaren booktubea. Garoa, Elkar Katakrak eta Hitz liburu-dendek beste lau libururen aholkua egingo dute.
Beatriz Fernandezek literaturaz egiten duen hausnarketarekin amaituko da saioa.
Hau guztia, igandean, 15:00etan, ETB1en.
Ikusi saioa osorik hemen