Arte eszenikoak sarituko ditu Sormen Beka DA! deialdi berriak

Antzerki, zirko, dantza, performance, magia … disziplinetako proiektuak edo beste kultur disziplina batekin uztartutako proiektuak aintzat hartuko dira deialdian.

Sortzaile berriaren definiziorako, aurkezten duen proiektua zirkuitu profesionalean bere lehen edo bigarren lana izatea hartuko da kontuan.

Durangoko Azokako Szenatokia guneak 2019ko edizioan, euskarazko arte eszenikoen pieza laburren egitaraua eskaini zuen. Hurrengo edizioetan formatua errepikatzea izan zen asmoa, baina pandemia egoerara egokitu beharrak ez zuen egingarri egin. Sarituko den proposamena, 2023an, Szenatokiko eskaintza nagusia izatea da deialdi berriaren helburua.

Aurreko lau edizioetan, literatura, musika, ikus-entzunezko eta proiektu digitalak saritu dira. Honako hauek:

  • 2018: ATOPIArpg euskarazko rol jokoa (literatura)
  • 2019: Kai Nakai. Iratxe Agileraren lehenengo lana (musika)
  • 2020: Bañolet. Lau ataletako telesaila (ikus-entzunezkoa)
  • 2021: Barraka. Bideojokoa (57. Durangoko Azokan estreinatuko da)

Oinarriak, informazio gehigarria eta formularioak honako esteka honetan eskuragarri izango dira: www.duragokoazoka.eus

Lanak aurkezteko epea irailaren 21ean amaitzen da.

Arte eszenikoak sarituko ditu Sormen Beka DA! deialdi berriak

Durangaldea lan esparru duen elkartea gara, baina Euskal Herri osora zabaldu eta hedatzen diren ekimenak ere tarteka burutzen ditugu. Adibiderik, garbiena, Durangoko Azoka bera da. 1965. urtean sortu zen elkartea, eskualdetasuna aldarrikatzeko beharrizana ikusi zutelako eta gertuko ondare historikoa zein kulturala - galduta zegoena - berreskuratu eta zaindu beharra zegoela sinistuta.