Arimen Gaua ospatzeko kanta sortu dute Aiaraldea Ekintzen Faktoriak eta Kokorikok

Arimen Gaua ospatzeko kanta – 

Igon Olaguenaga trikitilaria arduratu da musika konposatzeaz eta Aiala eta Okher artistek jarri dute ahotsa.

Arimen gauaren ohitura berreskuratzeko lehen saiakera egin zuen Kokoriko Hezkuntza Faktoriak iaz.  Unitate didaktiko bat egin eta eskualdeko ikastetxe guztiei banatu zieten, Estatu Batuetatik inportatutako Halloween-en “olatu kontsumistari” aurre egiteko.

Aurten pauso bat harago joan nahi izan dute hezkuntza faktoriako kideek. Grabaketa estudioan sartu dira horretarako, arimen gauaren abestia osatzeko. Igon Olaguenaga trikitilaria arduratu da musika konposatzeaz, eta Izar Mendiguren bertsolariak egin ditu letraren estrofak. “Hala ere, letra ez dugu guk asmatu”, argitu dute Kokorikoko kideek, “historikoki kokatua dagoen letra da. Kantu eskerako erabiltzen zen esaldia hartu dugu estribillo moduan baliatzeko”. Egunotan grabatzen ari dira abestia. Okher eta Aiala artistek jarri dute ahotsa, hainbat haurrekin batera: Aitzol Goikoetxea, Ilune Urruela, Irune Urkixo, Hur Mendiguren eta Hegoa Fernandez.

ABESTIAREN LETRA

Xanduli manduli kirrikiki
Eman jatekoa guri
Txingila mingila kurruskario
Sagarrak merke ta Udareak karioo!!

Gauak duen arima ez da beti berdina
Sortu dezagun gure kantu edo ipuina
Kalabazaren jolasak irri ta kilikili
Saguzaharren artean hegan pozik ibili!

Izararen atzean, lagun denak atean
Eguzkilore,Urre… usatzeko beldurra!
Negua jakiz bero behar dugunez gero
Eskean ta zirika gabiltza egunero.

Xanduli manduli kirrikiki….

Kandelak piztu eta bagoaz ttipi-ttapa
Izua ez da sua, nahiz bihotza taupaka
Txirrinak jo du oihu bat, katua miauka!
Gauak beldurtu baino, liluratuta nauka!

Arimen gauak dauzka 11 istorio
Saskiak betetzeko festa zein usadio!
Guk kontatu dizugu esames, historia….
Orain zuk erabaki sari edo ziria!!

Xanduli manduli kirrikiki…

 

Arimen Gaua ospatzeko kanta sortu dute Aiaraldea Ekintzen Faktoriak eta Kokorikok