Argentinako lehen barnetegia ireki zutenetik 20 urte joan dira

HABEk eta FEVAk –Argentinako Euskal Erakundeak– 1990ean Macachinen antolatutako lehen barnetegian 17 ikaslek eta bi irakaslek parte hartu zuten. Euren aletxoa jarri dute edo jartzen ari dira, euskararen bihotzak taup-taup egiten jarrai dezan Che Guevararen sorterrian. Beste hainbatek segida eman diote lan horri urte hauetan guztietan. 2010eko datuak horren erakusle dira: trebatutako 75 irakasletik gora eta 800 ikasle heldu.

Gabriel Arce Moronen jaio zen duela 29 urte eta Buenos Airesen bizi izan da betidanik. Hizkuntzak atsegin ditu txikitatik eta Soziedak Alkoholikaren abesti batekin –Pauso bat–, euskararekin kateatuta geratu zen. “Hori, eta euskal sustraiak; aitaren aldeko aitona-amonak Euskal Herritik Argentinara etorri zirelako”.Gabrielek duela bost urte ekin zion euskara eskolak emateari Argentinako euskal etxeetan.

Erreportaje osoa irakurtzeko: http://www.gaztezulo.com/artikuluak_view.php?uuid=1719

Maite Bilbao, Argentinan jaiotako euskalduna

Irudia | Maite Bilbao, Argentinan jaiotako euskalduna | Raul Perez / Gaztezulo | Creative Commons By SA

Euskal Herri osora hedatzen den euskara hutsezko gazte hilabetekaria da Gaztezulo. 2000 urtean hasi zuen bidea aldizkari gisa, baina egun askotariko euskarriak dituen proiektu komunikatibo osoa da. Gazteen topalekua.