Argazkigintza artistikoa
Argazkigintza artistikoa
Askotan inspirazio faltan gabiltzala sumatzen dugu. Neroni ere horrela sentitzen naiz maiz, bai idazterako garaian, edo egitasmoren bat modu orijinalean planteatzeko tenorean. Ez dakit inoiz egokitu ote zaizuen halako lanik, baina batzuetan kartel bat, edo argazkiren bat egin behar izaten da zerbaiten berri emateko. Hedabide eta sare sozialez leporaino gauden honetan, zabaltzen dugun hori berezia izan behar da zehaztu dugun hartzaile profilaren arreta bereganatzeko.
Argazkigintza hizpide, web orri hau ikusi dut, eta musak ihes egin badizue, beharbada hemen agertzen diren teknikak erabilita zerbait txukuna lor dezakezue.
Matthew Brandt argazkilariak ura agertzen den irudiak hartzen ditu, izan lakuak, ibaiak, itsasoa… Ondoren argazkia inprimatu eta uretan sartzen du, kolore nahasketa ezhoiko hauek lortuz. Irudien gai zentrala erabiltzen du argazkia berezi bihurtzeko.
Jesse David McGrady beste teknika sinple eta eraginkor bat erabiltzen du. Plastiko transparente zati bat jartzen du objektiboaren inguruan, eta ondoren zatitxo bat edo beste lentearen parean ezartzen du. Irudia erabat ilundu edo desenfokatu gabe egiten du, soilik zati txikiren bat. Horrela, bere irudiek aura berezi moduko bat lortzen dute.
Aliza Razellek argazkiak atera, inprimatu, eta azkenik margotu egiten du irudien gainean. Pentsatzen dut batzuetan argazkia ateratzen duen unean jada buruan izango duela zer magotu ondoren, eta beste batzuetan margotzen hasiko dela nola bukatuko duen aurreikusi gabe. Konbinazio ederrak lortzen ditu.
Nik hiru adibide besterik ez dizkizuet jarri mahai gainean. Web orrian 100 dauzkazue!
Interesgarria eta aberasgarria dudarik gabe. Arlo guztietan sorkuntza garapena bilakaera posible direlako…. milesker Pakito