Areago. Istorioak belarrietara. II.euskarazko kontakizun laburren lehiaketa
Euskararen erabilera sustatzeko asmoz, kultur ondarearen inguruko lan modu berriak zabaltzeko eta parte hartze zein esperimentazio gune berriak sortzeko asmoz, Igartubeiti Baserri Museoak, Areago egitasmoaren bitartez, euskarazko kontakizun laburren lehiaketako bigarren edizioa abian ipini du. Deialdia interesaturik dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiei zabalik dago.
Igartubeiti Baserri Museoak euskal baserriaren historia, bilakaera eta bertan bizi izan ziren biztanleen eguneroko bizimodua hurbiltzea du helburu, baliabide hauen bitartez: baserria bera, interpretazio zentroa eta baratz ekologikoa.
Balio kultural, historiko, antropologiko eta arkitektoniko multzo bat biltzen, babesten eta hedatzen du. Balio multzo honek euskal ondarearen elementu nagusi bihurtzen dute, hala nola, bikain mantendutako jatorrizko egurrezko egitura eta barruan duen sagardo dolarea. Horretarako, euskal kultur ondarearekin eta baserri munduarekin erlazionatutako aisialdi jarduerak antolatzen ditu.
Areago, Igartubeiti Baserri Museoko urteko programaren barne, 2011an bere ibilbidea hasten duen ondare berrikuntza proiektua da. Areago, sorkuntza eremuko lenguai ezberdinen erlazioaren bitartez eta euskarri ezberdinen erabileraren bitartez, ondare baliabideekiko beste harreman mota batzu esploratzen duen gune gisa sortzen da.
Beste begirada eta narratiben bitartez, baserria eta bere ingurunea berriro bisitatzea ahalbidetzen duten zenbait soinudun ibilaldi abian jarri ditu 2011tik. Horretarako euskal kulturako eragileek parte hartu dute, Maialen Lujanbio edo Arantxa Iturbe esaterako, gaur egun Areagoren partaide diren kontakizunen sortzaileak. Kontakizun hauek Interpretazio Zentruan eskura dauden mugikorren bitartez entzun daitezke.
Oraingo honetan Areagok parte hartzea, sorkuntza prozesuak, kontakizun laburren bitartez Igartubeiti baserriarekiko narratiba eta ikuspegi berriak nabarmendu nahi ditu, era berean euskararen erabilera eremu honetan eta ondare eremuan sustatuz.
GAIA:
Kontakizunak Igartubeiti Baserri Museoan edo/eta bere irudikarian oinarritu behar dira eta Igartubeiti Baserri Museoan guztiz edo partzialki kokatu.
BALORAZIO IRIZPIDEAK:
Kontakizunen balorazio eta aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak betetzea modu positiboan aintzat hartuko da:
- Kalitatea eta originaltasuna
- Proposatutako gaiarekiko egokitzapena
- Sormena
- Kontakizuna soinudun eremura egokitzeko gaitasuna
SARIAREN DIRU KOPURUA:
Deialdi honek ondorengo sariak izango ditu:
- 1. saria: 600 euro *
- 2. saria: 400 euro
(* Kantitate hauei indarreko legearen araberako atxikipen fiskala ezarriko zaie.)
PARTE HARTZEKO OINARRIAK:
- Interesaturik dauden 18 urtetik gorako pertsona guztiak parte hartu ahal izango dute, baldin eta aurkeztutako kontakizunak euskaraz idatzita badaude.
- KONTAKIZUNAK aukezteko epea 2016ko urtarrilak 15ean amaitzen da, egun hau barne. (Data hau baino lehenagoko zigilu-markarekin jasotakoak onartuko dira)
- Parte hartzaile bakoitzak gehienez bi original erabat irakurgarriak aurkeztu ahal izango ditu, bina ale.
- Kontakizunen luzapena gutxienezko orri batekoa eta gehienezko 3 orritakoa (din A-4) izango da, imprenta tipografian idatziak (edozein letra mota estandar 12 tamainan, alde batetik idatziak eta bere goiko ezkerreko aldetik grapatuak.
- Aurkeztutako kontakizunak Igartubeiti Baserri Museoko web gunean edo beste hedapen euskarrietan sareratzeko erabili ahal izango dira egileekin aurretiko akordioa izanik eta beti egilea aipatuz.
Kontakizunen bidalketa:
- Gutun azal itxi baten barruan kontakizunak goiburukoan izenburuekin eta ezizenaz sinatuak, eta izena emateko eskaera bidali beharko dira. Halaber, egileak adierazpen bat sartuko du esanez aurkeztutako lana originala eta argitaratu gabea dela, bere eskubideak ez dituela utzita eta ez dela beste lehiaketaren batean saritua izan ezta epaiaren zain ere. Gutun azal itxiaren kanpoan izenburua eta ezizena azaldu behar dira.
- Kontakizunak postaz bidaliko dira:
Igartubeiti Baserri Museoa
Ezkio bidea 1. Km
20709 Ezkio-Itsaso (Gipuzkoa) - Gutun azalean agertu beharko da:
AREAGO. ISTORIOAK BELARRIETARA. II. KONTAKIZUN LABURREN LEHIAKETA - Gutun-azala pertsonalki, bere irekiera ordutegian, Igartubeiti Baserri Museoko Interpretazio Zentroan aurkeztu daiteke.
- Helbide elektronikoz bidaltzen den kontakizunik ez da onartuko (antolatzaileek anonimatua bermatzen dute).
15/1999 Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoaren eta 2007ko abenduaren 21eko araudiaren garapenenaren arabera, lehiaketa honetako parte hartzaileek emandako datuak Igartubeiti Baserri Museoko kudeatzailea den K6 Gestión Cultural-aren ardurapean dagoen fitxategi batean jasoko ditugu eta lehiaketa honetarako bakarrik erabiliko dira.
Izaera pertsonaleko datuak egokiak diren babespen mailarekin erabiliko dira, datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko. Datuen jabeek sarbide, zuzenketa, indargabetzea edo aurkaritza eskubideak gauzatu ahal izango dituzte.
AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:
- Izen emate eskaera osatua (oinarriekin batera topatuko dituzu)
- Aurkeztutako lana originala eta argitaratu gabea dela, bere eskubideak ez dituela utzita eta ez dela beste lehiaketaren batean saritua izan egiaztatzen duen adierazpena.
- Kontakizunaren egilearen NAN-aren fotokopia
- Kontakizun originala eta bi kopia
(Gutun azal itxi baten barruan kontakizunak goiburukoan izenburuekin eta ezizenaz sinatuak, eta izena emateko eskaera bidali beharko dira. Halaber, egileak adierazpen bat sartuko du esanez aurkeztutako lana originala eta argitaratu gabea dela, bere eskubideak ez dituela utzita eta ez dela beste lehiaketaren batean saritua izan ezta epaiaren zain ere. Gutun azal itxiaren kanpoan izenburua eta ezizena azaldu behar dira).
DEIALDIAREN EMAITZAK:
Deialdi honetara aurkeztutako kontakizunen aukeraketa argitalpen formatua izango duen edizio espezifiko batean bilduko da.
Argitalpenak ere I. Areago Deialdira aurkeztutako kontakizunak bilduko ditu.
Jabetza intelektuala
Parte hartzaileek deialdi honetara aurkeztutako kontakizunen originaltasunaren eta egiletasunaren erantzule dira, eta zentzu honetan, Igartubeiti Baserri Museoari erabilera bermatzen diote, beraien aldetik guzti hau ez betetzeak modu zuzenean edo zeharka eragin ditzazkeen kalteen erantzukizunetatik salbuesten ditu.
Egileek aurkeztutako lanen ustiapen eskubideak bakarrik deiladi honetako eta bere emaitzen hedapen asmoetarako doain baina ez modu esklusiboan uzten dizkiote Igartubeiti Baserri Museoari.
ARGIBIDEAK ETA INFORMAZIOA:
Tfnoa: 943 72 29 78
E-mail-a: igartubeiti@gipuzkoa.net
DEIALDIAREN ERABAKIA:
Xede horretarako izendatutako epaimahaiak aurkeztutako kontakizunak balioztatuko ditu eta 2016ko urtarrilak 25eko astean erabakia emango du. Lehiaketako irabazleei pertsonalki telefonoz jakinaraziko zaie.
- Igartubeiti Baserri Museoak lehiaketaren emaitza hutsik gelditzeko eskubidea izango du.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri hauetako betebehar eta baldintza bakoitza eta era berean guztiak baldintzarik gabe onartzea suposatzen du.