Estreinaldiak: Apirilak 5

Estreinaldiak: Apirilak 5 –

Estreinaldiak: Apirilak 5

Estreinaldiak: Apirilak 5

.

L’innocent (Louis Garrel)

| Komedia |

Sylvie, 60 urteko emakume bat, kartzelatik irtetear dagoen Michelekin maitemindu da. Loradenda bat ireki nahi dute elkarrekin, bizitza berri bati ekiteko. Alabaina, Sylvieren seme Abelek begi txarrez ikusten du harreman hori, Michelek berriz delituren bat egingo duela uste baitu. Clémence bere lagunik onenarekin ikertzen hasi eta Abelek ulertuko du iritziz aldatu behar duela.

2022 | Cesar Sariak: Jatorrizko gidoirik onenaren eta taldeko emakumezko aktore onenaren sariak

2022 | Cannesko Festibala: Sail Ofiziala (lehiaz kanpo)

2022 | Donostia Zinemaldia: Perlak

.

Empieza el baile (Marina Seresesky)

| Komedia | Drama |

Karlos eta Margarita bere garaiko tango bikoterik ospetsuena eta ezagunena izan ziren. Gaur egun, ezer gutxi geratzen distira horretatik, eszenatokiak, bidaiak eta bizitza partekatzera eraman zituen pasio horretatik… Carlos Madrilen bizi da, bizitzak eman dion bigarren aukeraz gozatuz, eta Margarita Buenos Airesen bizi da, pobrezian eta ahanzturan murgilduta, baina beti ezaugarri izan duen umore zakar eta zital horrekin.

Bikotea berriro ere elkartu, eta Andeetaraino helduko den errepide bidaia batean murgilduko da, pilatutako galdera guzti horiei erantzuna eman nahian.

2023 | Malagako Festibala: Taldeko aktore onenaren (Jorge Marrale) saria eta Publikoaren Saria

.

Blue Jean (Georgia Oakley)

| Drama | 80ko hamarkada |

1988 urtea. Irakasle homosexual batek arazo larri bati aurre egin beharko dio ikasle berri batek bere sekretua ezagutaraztearekin mehatxatuko duenean.

.

The Super Mario Bros. Movie (Aaron Horvath, Michael Jelenic)

| Animazioa | Txikientzat | Komedia | Ekintza |

Nintendoren Super Mario Bros. bideojokoen frankizian oinarritutako animaziozko filma. Shigeru Miyamotok ekoitzi du, lizentziaren sortzaileak, eta Illumination Entertainmentek (Minions, 2015) ekoitzi eta animatu du.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Apirilak 5

Estreinaldiak: Apirilak 5

Euskal pantailaren gunea