‘Apalabrados’ jokoa euskaraz dago
Berri onak Apalabrados jokoaren zaleontzat: Euskarara itzulpena dagoeneko egina dago, Maite Goñi (@euskaljakintza Twitterren) irakasle eta blogariari esker. Jokoaren zale askok aspalditik ematen zuten faltan euskaraz jokatzeko aukera; baina Maite Goñiren ahaleginari esker, hori posible da hemendik aurrera. Hala azaltzen du Maitek guztia bere blogean:
“Bidea luzea izan da, baina Apalabrados jokoa euskaraz daukagu lehengo ostiraletik aurrera. Jokoa ezagutzen duzuenok badakizue zertan datzan: hitzak osatu behar dira -goitik behera nahiz ezkerretik eskuinera, kontuan izanda lehendik daudenak- eta hitz bakoitzarekin puntuazio bat lortzen da. Euskarazko hiztegia praktikatu eta aberasteko aukera aparta irudituta, aspaldian nuen begiz jota aplikazioa.
“Gauzak horrela, maiatzaren 18an, Argentinako Etermax enpresarekin harremanetan ipini nintzen jakiteko zein baldintzapean egongo ziren prest euskarari tokitxoa egiteko. Bi itzulpen behar zituzten aurrera egiteko: interfazea eta euskarazko hiztegia (hitzak deklinatuta, aditzak konjugatuta, pluralak…). Egia esateko, ez nekien oso ondo nondik hasi eta HPSko Ivan Igartuari ea horrelako zerbait bazegoen galdetu nion. HPStik 2009an Googleri bidalitako 7.900 hitzeko hiztegitxoa helarazi zidaten, hitz guztiak balizko kasu guztietan deklinatuta, baina aditz-forma jokaturik gabe. Bestalde, EHUko IXA taldeko Iñaki Alegriarekin harremanetan ipini nintzen jakiteko ea aditzarekin eskatzen zidaten antzeko zerbait eginda zuten. Berariaz jokorako egin beharko zutela adierazi zidan eta lanean ipini ziren. Milioi bat esker, Iñaki, eskaerari hain abegikor erantzun eta egindako lanagatik.
“Esan behar da zalantza handiak izan genituela, zer sartu eta zer baztertu; izan ere, zerrenda -eta lana- amaigabeak izan zitezkeen eta ez genekien esfortzua eta hark izango zituen ondorioak -erabileraz ari naiz- nola neurtu. Azkenean, bi artxibo bidali nizkien argentinarrei jokoaren lehen bertsioa abian ipin zezaten. Alde batetik, Alegriak igorritakoa, 168.015 hitzekin eta, bestetik, nik egindako interfazearen itzulpen osoa (nola jokatu, arauak, erabilera baldintzak, pribatutasun politika… ).
“Gerora jakin dut ezingo dugula euskarazko bertsio propio bat izan mugikorrean (Facebooken espero dut baietz, nahiz eta probatu dudan eta oraindik ez dudan ikusi), Googlek eta Applek ez dutelako euskara hizkuntza natibotzat. Beraien hitzetan: “En el móvil no se traducirá la aplicación en sí, porque Apple y Google no tienen un idioma Euskera nativo (los idiomas se setean en todo el teléfono y no por aplicación)“. Zer esan nahi da honekin? Bada, euskaraz jokatu ahal izango dugula (hitzak euskaraz sortuz), baina interfazea gaztelaniaz egongo dela mugikorrean. Batean kale, bestean bale. Espero dezagun egindako itzulpena ez geratzea ordenagailu bateko artxiboren batean…
Nola hasi jokatzen
“Apalabrados-era jokatzeko, jaitsi mugikorrera aplikazioa (Iphone/Ipad eta Androiderako bertsioak daude). Lehendik jaitsita baduzu, eguneratu aplikazioa eta euskara hauta daitezkeen 12 hizkuntzen artean azalduko zaizu. Bestalde, Facebookeko aplikazioa ere bada (Angry words edo Apalabrados) ; beraz, nahi izanez gero, web bidez ere joka daiteke. Edo batean zein bestean txandakatuz ibil zaitezke; izan ere, kontu bat sortzean, sinkronizatu egiten da zure jardun osoa edozein gailutan ari zarela.
“Abian ipini berri duten bertsioa beta da, eta gerta litekeena da akatsak topatzea. Kontuan izan, adibidez, deklinabideko kasu gehienak sartzen saiatu garela, baina ez daudela guztiak. Gauza bera geratzen da adizkiekin. Jokoa erabiltzen bada, joango gara osatzen eta hobetzen hurrengo bertsioetan. Eskertuko genuke, hortaz, topatzen dituzuen akatsen berri emango bazenute edota hobekuntza proposamen eta iradokizunak egingo bazenituzte. Orain gure txanda da!”
Hementxe uzten digu Maitek dokumentu ireki hau antzemandako akatsak bildu eta hobekuntzak proposatzeko: http://titanpad.com/f0f7sYm7RB
Etermaxekoei bidaltzeko hobekuntza-zerrenda osatzen ari naiz. Adibidez, batzuetan puntuak ez ditu ondo ematen. Bestalde, onartzen duen hiztegia eskas samarra da, baina ez da haien akatsa. Hiztegi osoa ipintzea deklinabide kasu guztiekin lan handia zela uste dut (Iñaki Alegria ibili da horrekin) eta, lan amaigabe batean sartu ordez, aipatutako 168.015 hitz horiekin 1. bertsioa abian ipintzea erabaki genuen. Jendeak gustura erabiltzen badu, aztertuko ditugu hobekuntza aukerak.
Oraingoz, horrela dago kontua:
JATORRIA
========
IZENAK ETA ADITZ-ERROAK -> EJ-K BIDALITAKOA
ADJEKTIKOAK, ADITZ TRINKOAK, ADITZ LAGUNTZAILEA ETA BESTELAKOAK -> Iñaki Alegria
LEMAK
=====
Maiztasun handienekoak
FLEXIOA
=======
Izen eta aditz-erroak kasu batzuk (ikus BEHERAGO)
Adjektiboak: flexionatu gabe eta graduatzailea (-ago, -egi, -en)
Aditz trinkoa eta laguntzailea: flexionatu gabe eta -n, -la zein -lako atzizkiak. Aurrizkirik ez.
Bestelakoak: ezer ez
ERANSKINA
==========
IZENAK
abuztu abuztu
abuztu abuztua
abuztu abuztuak
abuztu abuztuan
abuztu abuztuarekin
abuztu abuztuaren
abuztu abuztuari
abuztu abuztuaz
abuztu abuztuei
abuztu abuztuek
abuztu abuztuekin
abuztu abuztuen
abuztu abuztuetako
abuztu abuztuetan
abuztu abuztuko
abuztu abuztura
abuztu abuzturako
abuztu abuzturen
abuztu abuzturik
abuztu abuztutan
abuztu abuztutik
abuztu abuztuz
ADITZ-ERROAK
adostu ados
adostu adostea
adostu adosteagatik
adostu adosteak
adostu adostean
adostu adostear
adostu adosteari
adostu adostearren
adostu adosteko
adostu adostekotan
adostu adosten
adostu adostera
adostu adosterako
adostu adosterakoan
adostu adostu
adostu adostuagatik
adostu adostuaz
adostu adostuko
adostu adosturik
adostu adosturiko
adostu adostuta
adostu adostutako
adostu adostutakoan
adostu adostuz
Mila esker zabaltzen laguntzeagatik. Ea denon artean hobetzen dugun! 🙂
Ze berri ona, duela oso gutxi jokoaren berri izan dut eta tresna ezin hobea iruditu zait nire euskara. Zaindu etta hobetzeko
Egun batzuk jokatzen daramatzagunok konturatu gara gauza asko dituela hobetzeko; beraz, hementxe uzten dut hobekuntza proposamenetarako dokumentu bat. Proposamen guztiak oso ongi etorriak izango dira: http://titanpad.com/f0f7sYm7RB
Mila esker! 🙂
[…] gehiago ZuZeu-n eta […]