Laura Mintegi: Hautagai ezezaguna

Mikel Gomez politologoa eta marketing politikoko ikaslea da (@MikelG037). Bere blogean (El Altavoz Político) datozen EAEko hauteskundeetako lau lehendakarigaien analisia egin du, AMIA metodoanoinarrituz.

ZuZeun argitaratuko ditugu datozen egunetan, euskaratuta, Iñigo Urkullu, Laura Mintegi, Patxi Lopez eta Antonio Basagoiti lehendakarigaien analisiak. ZuZeuk ez du zertan bat egin analisi hauen puntu guztiekin. Dena den, ariketa erakargarria, ongi egina eta irakurtzeko interesgarria iruditu zaigunez, Mikel Gomezen baimenarekin, ZuZeun izango dituzue bere analisiak:

Laura Mintegi: Hautagai ezezaguna

Alderdi subiranista eta ezkertiarren koalizioa den EH Bilduren eskutik azaldu da Laura Mintegi euskal politikako eszenatokian. Datozen hauteskundeetako balizko garaile gisa aurkezten da.

Publiko orokorrarentzako ezezaguna izanik, Laura Mintegik bikainki irudikatzen du EH Bilduren filosofia; aste bete baino ez du behar izan komunikabideen arreta lortzeko. Emakume izateak freskotasuna ematen dio tradizionalki gizonez osatu den politikari.

Ahultasunak:

  • Lau hautagaien artean ezezagunena da.
  • Adinez nagusiena da, 57 urte.
  • Ez da EH Bilduren “berezko” hautagaia.
  • Ezezaguna da zein prozeduraren bidez izan den aukeratua.
  • Azken urteetan ezker abertzaleari eragin dion “Isiltasunaren espiralaren” aurka egin behar du borroka.
  • Ofizialki ez da alderdi bateko kidea eta beraz ez du aparatu egituratu bat bere alde.
  • Oso profil profesionalarekin aurkezteak gizatasuna kentzen dio.

Mehatxuak:

  • Arnaldo Otegirekin alderatua izateko arriskua du.
  • Adinak arriskuan jartzen du EH Bilduren hautesleria batik bat gaztearekin enpatia gaitasuna.
  • EH Bilduren estrategiak alderdia lehenestea eta bera hautagai gisa bigarren planoan gelditzea.
  • Politikan eta kudeaketan esperientzia gabezia leporatu diezaiokete.
  • Koalizioak egiteko potentzial murritza du EH Bilduk eta gutxitu egiten ditu gobernatzeko aukerak.
  • EH Bilduko alderdi batekin gehiegi identifikatzeak eta ez besteetik hautesle batzuk desmobilizatzea ekar dezake.
  • Beste hautagaiek kasurik ez egitea eta baztertzea, horrek zailduko luke bere burua ezagutzera ematea.

Indarguneak:

  • Lau hautagaien artean curriculum akademiko hoberena du.
  • EH Bilduko alderdiek aho batez aukeratutako hautagaia da.
  • Abertzaletasunean errekonozimendu handia duen euskaltzalea da, Bizkaian batez ere.
  • Emakume izanik ekarpen berria ematen dio kanpainari, tradizionalki gizonena izan den joko politikoan.
  • Bere irudiaren eta EH Bildu markaren arteko koherentzia oso handia da
  • Lau aukeren artetik hautesleria fidelena du.
  • Gaur gaurkoz, iritzi ikerketen arabera, EH Bildun dauden indarrak bake prozesuaren alde gehien egin duten eragile gisa sumatzen dira.
  • Ezker Abertzaleak herritarren artean konfidantza maila handia berreskuratu du.
  • Hautesle mobilizatuenak ditu.
  • Zaila da independentismoaren sektore “gogorrekin” identifikatua izatea.
  • Bere jendaurreko berba gaitasuna sorpresa izan da.

Aukerak:

  • Eztabaida politikoan egon ez denez, ez du higadurarik.
  • Aurkezpena eta gero komunikabideen arreta jaso du.
  • Bere irudia hobeto moldatu daiteke ez duelako karrera politikoa egin.
  • EH Bildu indar indartsuena da une honetan eta “markaren” aurkako erasoak ez dira errazak izango lehiakideentzat.
  • Alderdi txikien beherakadak EH Bilduren alde egiten du.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Laura Mintegi: Hautagai ezezaguna”-ri buruz

  • ez beltza, ezta bisexuala/travestia, baina bueno behintzak emakumea da…. Bada Aurrerakoi izatearen ezaugarri…. lehen lehendakari emea…. hau marka!j ejejj