Angurreta Harrobia kontzertu areto bihurtuko da

Angurreta Harrobia kontzertu areto bihurtuko da –

Angurreta Harrobia kontzertu areto bihurtuko da  Gehi Zazpi taldearen kontzerturako

Doako emanaldia izango da ekainaren 4an (igandez), 12.00etan.

Angurreta Harrobia kontzertu areto bihurtuko daMañariko Angurreta Harrobia Arte Espazioan biolontxelo doinuak nagusituko dira ekainaren 4an, igandean. Eguerdiko 12:00etan doako musika emanalda izango da harrobian. Era horretan, kultur garaikideko adierazpen ezberdinentzako agertoki bihurtzeko bidea egiten hasiko da Angurreta.

Gehi Zazpi Biolontxelo taldea, Durangoko Musika Eskolako hainbat ikaslek osatzen dute. Talde hau, 2011. urtean, Irati Ortubia irakaslearen zuzendaritzapean sortu zen. Hasiera batean proiektu pedagogiko bezala sortu bazen ere, mota askotako ekitaldietan parte hartu du.

Gehi Zazpiren errepertorioan, estilo guztietako obrek dute lekua, besteak beste, obra klasikoak, pelikuletakoak, boleroak, ragtime, edota Fito&Fitipaldis, Gatibu edo Metallicaren kantak ere.

.

“Denboraren Aztarna” erakusketa

Angurreta Harrobia Arte Espazioan, maiatzaren 19tik, “Denboraren Aztarna” Tanadori Yamaguchi japoniarraren lanak daude erakusgai. Arteaz eta naturaz gozatzeko, eta, aldi berean, bisitariaren begirada zabaltzeko balio duten hainbat eskulturaren instalazioa sortu du. Lau piezek denboraren joan-etorriaren lekuko izan nahi dute.

Eskulturak egitura poliedriko irregularrak dira. Hiru, lau edo bost alde dituzten irudi poliedrikoak kateatzen dira. Irudi horiek hainbat forma hartzen dituzte, sortu diren lekura egokitzeko. Horietako bakoitzak harrobiaren espazioarekin, dauden maila eta terrazekin edo utzitako paisaiarekin elkarrizketa ezberdina planteatzen du. Mugimendu infinituaren sentsazioa sortzen dute, aurpegien argitasuna etengabe aldatzen delako eguzki-argia islatzean, argi-itzalen joko dinamiko sortuz.

.

Angurreta Harrobia Arte Espazioa

Arte garaikidea lantzeko espazioa 2021ean zabaldu zuten Mañarian. 1970eko hamarkadatik ustiatu gabeko harrobia da. Victor Arrizabalaga artista buru dela, kulturgune bat antolatzea erabaki eta elkarte bat sortu dute: Angurreta Harrobia Kultur Elkartea.

Victor Arrizabalaga artistaren lan batzuk ikusgai daude bertan, naturgunea errespetatuz. Harrobiko elementu mardulenak ere arte espazioaren parte dira, eskualdeko historiaren erakusle gisa.

Angurretako harrobi zaharra Mañariko Aldebaraieta auzoan dago. Bertatik ateratako harria ezaguna egin zen zeukan marmol kutsuko tonu beltzagatik. “Mañariko grisa” izenarekin entzuna izan zen.

Angurreta Harrobia kontzertu areto bihurtuko da

Denboraren aztarna

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude