Amaia Zubiria, Karlos Jimenez, Gonzalo Tejada eta Luis Camino Zarautzen
Amaia Zubiria irailak 8 Asteazkena 19:30etan Zarautzen –
Irailak 8 Asteazkena 19:30etan izango da bertan behera geratu zen ADARRETATIK MUSIKA JAIALDIAren azken kontzertua. 2021eko adarra saria jasotako AMAIA ZUBIRIA, KARLOS JIMENEZ, GONZALO TEJADA & LUIS CAMINO, Modelo Aretoan, Zarautzen, Sarrera doan izango da eta edukiera mugatua. Gonbidapen txartelak Modelo Aretoko txarteldegian banatuko dira 17:30tatik aurrera, gehienez 2 txartel pertsonako.
Gipuzkoako Zubietan jaio zen Amaia Zubiria, 1947. urtean, eta folka landu du. Badok atariak eskaini dion atalaren arabera, «euskal folk berriak emandako emakumezko abeslaririk garrantzitsuena» da. Atariak nabarmentzen du Haizea talde aitzindariko abeslaria izan zela, eta bakarkako lanak eta taldekakoak tartekatu dituela ibilbide luzean. «Kantaera dotore eta sakonaren jabe izanik, ez da harritzekoa haren ahotsa hainbat film eta beste hainbat euskal artistaren diskoetan entzutea». (berria)
Zarautzen uztailak 15,16,17 eta 18ko kontzertuen programa THE CHERRY BOPPERS, MARTIN DE MARTE, IRREGULAR ROOTS eta AMAIA ZUBIRIA izan ziren. Hemen jaialdiaren laburpen bideo sorta.
Amaia Zubiria, Karlos Jimenez, Gonzalo Tejada eta Luis Camino irailak 8 Asteazkena 19:30etan Zarautzen