Amaia Zubiriaren kontzertua bertan behera osasun arazoengatik (Adarretatik 2021 musika jaialdia)

Adarretatik 2021 uztailak 15-18 Zarautz –

Amaia Zubiriaren kontzertua bertan behera geratu da osasun arazoengatik.

Laster emango dute data berria.

Adarretatik 2021 musika jaialdia

Zarautz

Zarautzen uztailak 15,16,17 eta 18ko kontzertuen programa hemen Adarretatik Jaialdiaren gunetik, eta talde eta musikari bikain sortari buruzko infoak. Sarrerak doan dira. Edukiera mugatua da, gonbidapen txartelak banatuko dira Modelo Aretoko txarteldegian emanaldi bakoitza baino 2 ordu lehenago (gehienez 4 sarrera pertsonako).

adarretatik 2021

Programa

2021-07-15 | UZTAILAK 15 OSTEGUNA | 20:30 | MODELO ARETOA, ZARAUTZ

THE CHERRY BOPPERS (Bilbo) + LIDIA INSAUSTI “ARIMA SOUL” (gonbidatu berezia)

Txefo K-Billy: Bateria
Xixo Yantani:
 Perkusioa
Mihail Goldfingers: 
Saxua
Art LaRock: 
Tronboia
Rambo “The Street King”: 
Gitarra
Raimund Dietzen: 
Teklatuak,…

The Cherry Boppers 2004an jaio zen Bilbon. Hasieratik bere asmoa argia da: erritmo afroamerikarrak zabaltzea eta iraganeko erritmo beltz zoragarriak jotzen gozatzea. Hau da, jazzaren sakontasuna, soul dotorezia, funkaren dantza dotorea, etab. Urte guzti hauetan, bere diskografia zabala da, hainbat LP, dvd, … eta ia 300 kontzertu Euskal Herrian, estatuan eta baita Frantzian, Alemanian, Eskozia eta Holandan. Nabarmentzekoak dira Donostiako Jazzaldia, Sly and the Family Stone aurretik, Imagina Funk jaialdia The New Mastersounds-ekin batera, Los conciertos de la 2, Buenafuenteren programan zuzenekoa, Ibiza, Paradiso Club Amsterdam, Olimpia Park Munich ….


 

2021-07-16 | UZTAILAK 16 OSTIRALA | 20:30 | MODELO ARETOA, ZARAUTZ

MARTIN DE MARTE (Zarautz)

Martin Murua: Gitarra eta ahotsa
Ion Ferrera: Gitarra
Xabier Aramendi: Baxua
Nikolas Eizagirre: Bateria

“Kaixo Lagun” albumarekin hasi zuen Martin Muruak (Martin de Marte) bere ibilbide martetarra 2018. urtean. 2020an “Red River Ride” lan berria plazaratu zuen. Bi lanak berak editatu eta ekoitzitakoak dira DIY formularen bidez. Bi EP-etako musika-proposamena iradokitzailea eta atsegina da, atmosfera berezi bat sortzen dutelarik: “Gitarraren antolamenduaren pean, hainbat ñabarduraz eta geruzaz beterik, sintetizadore eta teklatuen ukituez, erabateko erakarpena sortzen dute entzuten diren lehen mementotik”. Mondo Sonoro. Bigarren albumetik aurrera, proiektua taldean garatzea erabaki zuen, Zarauzko hiru laguni deituta: Ion Ferrera gitarra, Xabier Aramendi baxua eta Nikolas Eizagirre bateria. Jotzen dutenean rock-a, pop-a eta indie-a nahasten dituzte, ukitu psikodelikoekin eta jazz-ari egindako keinuekin. Mariner zundaren antzera, haien musikak Marterainoko bidaia batera eramango zaituzte, martetar samarrak baitira, baina ez lunatikoak!


 

2021-07-17 | UZTAILAK 17 LARUNBATA | 20:30 | MODELO ARETOA, ZARAUTZ

IRREGULAR ROOTS (Zaragoza) + KING KONSUL (gonbidatu berezia)

Carlos “Charly” Carnicer: Ahotsa eta koroak
Nacho García: Baxua
Jesús Bravo: Gitarra eta koroak
Bigboy : Bateria
Eduardo Garcia: Teklatua eta koroak

Zaragozan 2010 ean sortutako Reggae Roots eta Dub banda da. Erreferentzia bezala, 1970 eko artistak hartzen ditu, Lee “Scratch” Perry, King Tubby, Coxsone Dodd, Dennis Brown, Ken Boothe, Black Uhuru. Twinkle Brothers… 5 musikari dira, beste talde batzuetan jo izan dutenak, We&Dem eta Jahsta bezela. Gainera, artista internazional desberdinekin jotzeko aukera izan dute: Benjammin, Earl 16, Danny Red… Diska bat daukate dagoeneko (Irregular Roots), beraien estudioan grabatutakoa, eta bigarren diska ia bukatuta daukate, A-Lone Ark estudioan grabatutakoa. 2021eko urtarrilean, Zaragozako bandak reggae talde nazional onenaren saria jaso zuen Espainiako reggae musikako Lion sarietatik. Lion sarien lehen hitzordu hau Rototom Sunsplash-ek antolatu zuen, Europako mota honetako jaialdi garrantzitsuena dela eta 2010etik Benicasimen (Castelló) ospatzen dela.


 

2021-07-18 | UZTAILAK 18 IGANDEA | 19:30 | MODELO ARETOA, ZARAUTZ

AMAIA ZUBIRIA, KARLOS GIMENEZ, GONZALO TEJADA & LUIS CAMINO

Amaia Zubiria: Ahotsa
Karlos Gimenez: Pianoa
Gonzalo Tejada: Kontrabaxua
Luis Camino: Perkusioa

Amaia Zubiria euskal musikaren ordezkari garrantzitsuenetakoa da. 1970eko hamarkadan hasi eta gaur egunera arte luzatzen den ibilbidean, aparteko gaitasuna duen interprete eta musikagilea dela utzi du agerian eta funtsezko eragina izan du haren ondorengo euskal musikarien belaunaldietan. Kantu tradizionalen gaurkotzaile gisa egindako lanak eta euskal zinemaren puntako soinu-bandetan izandako lankidetzak haren lan artistikoaren garrantziaren neurria ematen digute. La cantante Amaia Zubiria acaba de recibir el Adarra Saria de este año 2021. Amaia Zubiria abeslariak Donostia Kulturak eskeintzen duen aurtengo “Adarra Saria” jaso berri du. Halaxe adierazi digu Adarra Saria jasotzeak eragin dionaz: “Bizitza asko izan ditut. Eta horietako bakoitza zirkulu bat bezala ikusten dut. Aurrekoa itxi arte ez nintzateke erabat sartuko hurrengoan. Balego. Gainera uztai bat ixterakoan beti xirrikitu bat uzten saiatzen naiz, batek daki. Adarra Saria horrela bizi dut, musikarekiko dudan zirkulu honen amaiera bezala. Hurrengoaren hasiera, agian.” Amaia Zubiriak kontzertu berezi eta bakarra eskainiko digu uztailaren 18an Modelo Aretoan, euskal musikari bikainez inguratuta: Karlos Gimenez (pianoa), Gonzalo Tejada (baxua) eta Luis Camino (perkusioa), Zarauzko Adarretatik musika jaialdiaren laugarren edizioari urrezko brotxea emanez.


2021 ADARRETATIK MUSIKA JAIALDIA (DOAN)

– Sarrera: Doan. Edukiera mugatua, gonbidapen txartelak banatuko dira.
– Non: Modelo Aretoko txarteldegian
– Noiz: Emanaldi bakoitza baino 2 ordu lehenago.
* Gehienez 4 sarrera pertsonako.


 

Antolatzaile eta babesle:

 

 

Zarautzen Adarretatik 2021 musika jaialdia uztailak 15-18ko asteburuan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude