Altzürüküko gazteek emango dituzte 2020ko maskaradak

Altzürüküko gazteek emango dituzte 2020ko maskaradak –

Dantzan ataritik jasoa.

Otsailaren 2an hasi eta apirilaren 19an bukatuko dira 2020ko maskaradak, Altzürüküko gazteek emanak. Oraindik egutegia guztiz zehaztu gabe dute, baina gonbita eginiko herri guztiek onartzen badute, hamabi emanaldi izango dira guztira. Lehenengo emanaldia Altzürükün izango da eta azkena Garaibin, zati bat Altzürükükoa eta bestea Urdinarbekoa dituen auzoan.

Hauetxek dira 2020ko maskaradetako arizaleak:

Gorriak 

  • Txerreroak: Michel Jaragoien eta Gabriella Ager
  • Gatuzainak: Pette Keheille eta Maia Jaragoien
  • Kantiniersak: Maël Arla eta Maider Jauri
  • Zamaltzainak: Mattin Eperre eta Nathalie Jauri
  • Entseinariak: Adrien Aranburu eta Joana Karrike
  • Jauna: Gilen Queheille (edo Benat Campane ordezkatzeko)
  • Anderea: Julie Jaimes
  • Bedezia: Allande Keheille
  • Laboraria: Lucas Campane
  • Laborarisa: Julie Campane

Beltzeria

  • Buhameak: Christophe Larramendi, Iban Keheille, Marie-Annick Jauri, Pauline Jaimes, Petti Uturriage (buhame jauna),  Petti Iratzabal eta Benat Campane.
  • Kauterak: Bettan Keheille (Kabana), Ximun Eperre (Pitxu), Patrick Larramendi eta Laurent Karrike.
  • Xorrotxak: Peio Iribe eta Johañe Ager
  • Kerestuak: Aines Keheille eta Chloe Iratzabal

1925-1992: Altzurukuko maskaradak argazkitan

Altzürüküko gazteek azken aldiz 2005. urtean eman zituzten maskaradak. Orduan, Altzürükü, Urdiñarbe, Muskildi, Altzai, Barkoxe, Maule, Gamere-Zihiga, Idauze-Mendi, Zalgize-Doneztebe, Sohüta-Hoki, Mitikile eta Larraine bisitatu zituzten. Kepa Fernandez de Larrinoaren Mujer, ritual y fiesta liburuan Altzürüküko gazteek emandako maskaradetako argazki zaharrak eskuratu ditugu, 1925 eta 1992 urte bitarteetakoak.

Altzürüküko maskaradak, 1925.

Altzürüküko gazteek emango dituzte 2020ko maskaradak
Altzürüküko maskaradak, 1933.

Altzürüküko gazteek emango dituzte 2020ko maskaradak
Altzürüküko maskaradak, 1957.

Altzürüküko maskaradak, 1951.

Altzürüküko gazteek emango dituzte 2020ko maskaradak
Altzürüküko maskaradak, 1968.

Altzürüküko maskaradak, 1979.
Altzürüküko gazteek emango dituzte 2020ko maskaradak
Altzürüküko maskaradak, 1992.

Altzürüküko gazteek emango dituzte 2020ko maskaradak

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.