Alex Sarduik, aurreskua… bere erara

Alex Sarduik, aurreskua… bere erara –

Andoni Aretxabaleta esku-huskako pilotariak omenaldia jaso du jaioterria duen Markina-Xemeingo Unibertsitatea pilotalekuan, eta aurreskua dantzatu dio bertan nork eta Alex Sarduik, oso modu berezian dantzatu ere!

* Goierriko Hitzaren Youtube kontutik hartu dugu bideoa, eta Lea Artibai eta Mutrikuko Hitzan egin dute omenaldiaren kontakizuna. Bertan esaten denez, “nahi eta merezi zuen agurra -izan ei du Aretxabaletak-, familia, lagun eta herritarren babesagaz”.

Alex Sarduik, aurreskua… bere erara

3 pentsamendu “Alex Sarduik, aurreskua… bere erara”-ri buruz

  • Barkatuko didazu, baina uste dut oraindik ez dela Jaio esku huskako ,……….ulertuko duen euskaldunik. Hain zaila al da esku pilota?

  • Mikel Haranburu 2023-01-17 10:12

    Bai, bai, jaio izan dira horrelako euskaldunak; Nafarroa Beherean asko… “Kanalduden” begiratu.

  • ESKU-HUSKA (Jugando a pelota) a mano. “Esku huska, à main nue” Dv s.v. huts.
    Ikustekoak ziren / esku huska biak. Zby RIEV 1908, 90. Plekariak sahetseko paretarik gabe artzen dire […] bainan halere, behinik behin esku huska, eskasa hain urrun. Ib. 85. Naiz esku-uska, naiz larruz ez baitu kiderik. Or Eus 15. Esku huska, Xikitok egin azken partida, Urruñan egin zuen. Herr 10-10-1963, 4. Uztaritzeko pilota-plaza haundia da, xapelgoak hor egiten, esku-huska ala luzean. Larre ArtzainE 124.
    Con las manos desnudas.
    Makhila khaldüz eta bardin / eskü hüska zurratzen. Casve SGrazi 134.

    ESKU-HUSKAKO.
    a) De (pelota) a mano.
    Horra esku huskako plekaren edertasuna. Zby RIEV 1908, 85. Ikusi ez duenak ez daki zer den esku huskako partida. JE Bur 23. Esku huskako jokoa bezen maite zuen Behaxkak luzekoa eta xixtera ttipia, bainan etzuten uzten, xixterak eskua banotzen baitzakon, esku huska artzeko. Duhour GH 1926, 23. Mutikoena baita esku huskako pilota, eta denak eskuz ari ziren. Larre ArtzainE 279.
    b) Para (jugar) a mano.
    Plaza han berean, esku huskako hauta. JE Bur 137.