Alde zaharreko maitaleak (antzerkia)
Alde zaharreko maitaleak
Uriola hedabideak horrela definitu du antzezlan hau: “ukitu metateatralak eta komedia asko, baina baita mina eta sufrimendua ere“. Patxo Telleriak zuzendu du lan hau, Getari Etxegarairen laguntzarekin.
Baina nor da lana definitzeko egokiena, zuzendaria bera ez bada? Horrela mintzatu da Telleria Arriaga Antzokiaren web orrian.
“Shakespearerengana hurbiltzeko moduak daude: erreberentea, hainbeste merezi du eta; edo jostalaria, egileak bere hilobitik noizbehinka ere eskertuko duena”.
Egilearen ustez, bere azken lana ezin da genero zurrun baten barruan sailkatu: “Ez dakit lan hau ze generotakoa den. Badu komediatik asko, baina oinaze eta atsekabea ere. Lagun min batek, urkoek bakarrik erakutsi dezaketen konfiantzarekin, galdetu zidan ea Shakespeareren kontura idazten ari nintzen hori gauza serioa ote zen, ala alderantziz, “patotxada” bat. Berari esker, testu honen generoa definitzea lortu nuen: “Patxotada” bat.”
Itxura paregabea daukan antzerki lana da, eta hau duzue aurrera atera duen taldea.
Antzezleak: Olatz Ganboa eta Mikel Losada
Musika: Adrián García de los Ojos
Argiztapena: Edu Berja
Eszenografia: Gorki Sagarminaga eta Mikel Sagarminaga
Atrezzo eta jantziak: Vacas Flacas
Zuzendari laguntzailea: Getari Etxegarai
Testua eta Zuzendaritza: Patxo Telleria
Honetaz gain, egileek eskerrak ematen dizkiote Nagore Navarro, Dani Fernández eta Oscar Armendárizi.
Emanaldia: GAUR 20.00etan Bilboko Arriaga antzokian.