Antropologia?

Antropologia?

Antropologia ikasten hasi nintzenean, duela urte batzuk Mexikon, uste genuen eta gure irakasleek errepikatzen ziguten hau: Antropologia gizarte zientzia transformatzailea izan daiteke, kulturen arteko ulermena errealitate bat egiteko tresna bat eta batez ere beste kulturen aspektu onenak gure mendebaldeko gizartera ekartzea gure izaera indibidualista eta kapitalista eraldatzeko.

Onerako edo txarrerako ezin nuen Mexikon karrera bukatu. Euskal Herrira etorri nintzen bizitzera eta azkenik denboratxo bat pasata ta gero EHUn Antropologia Gradua bukatu ahal izan dut.

Antropologia?Topatu ditut ezberdintasun handiak gizarte zientzia irakakaskuntzaren ereduetan, Mexikokoa eta Euskal Herrikoa. Mexikoren aldetik XX.mendearen hasieran iraultza politikoa izan genuen, iraultza horrek gauza asko aldatu ditu, batez ere maila sozialean eta zuzenki hezkuntza profesionala eta 1938 urtean jadanik Antropologia modu profesionalean ikasten zen Mexikoko hirian. Esan behar dut gobernu iraultzaileak nazionalismoaren inguruan iruditeri berri bat behar zuela eta horregatik antropologiak hainbeste babesa jaso zuen Estatuaren aldetik. Hala ere kontraesanak beti sortzen dira eta prozesu honetan hezkuntza unibertsitarioak autonomia eta independentzia lortu zuen. Honi ezker bereziki gizartze zientziak oso espazio epistemologiko kritikoak izan dira azken urteetara arte.

Euskal Herriaren aldetik, antropologiaren ibilbidea txikiagoa da, eta duela gutxi arte zoritxarrez Euskal Herritarrek hezkunza unibertsitarioa jasotzeko Estatu Espainolera joan behar ziren edota Estatu Frantsesera. Orain Euskal Unibertsitatea badago, hala ere, Europear Batasunak norabideak markatzen ditu eta norabide hauek merkantilismora eramaten gaituzte, erremediorik gabe.

Zein da ondorioa? Ba Euskal Herrian irakasten den antropologia oso ikuspegi jakin batetik eraikita dagoela. Euskal Herrian industriak historikoki pisu handia izan du herri honen arlo sozio-ekonomikoan, agian, horregatik antropologian graduatuentzako lan-merkatu horretan sartzea naturalena den.

Egia esan ez dakit nondik hartu behat dut gai hau, kontua da email bat iritsi zaidala, Filosofiaren Fakultatearen buletina, buletin honetan gonbidapena agertzen zen, “Antropologiaren profesionalizaziori buruzko jardunaldiak”, interesgarria iruditu zitzaidan beraz sartu nintzen programa ikusteko, mahai inguru bat zegoen hizlarietako batek FARAPI enpresa ordezkatzen zuen, enpresan honen web orria bilatu nuen zeren jakin nahi nuen zertan ibiltzen dira Euskal Herriko antropologoak, kriston dezepzioa hartu nuen, negargarria zen web orri horretan dagoena irakurtzea, adibidez:

“Zertan pentsatzen dugu?

Pentsatzea dugu gustuko… Beste pertsonak pentsatzen ari diren horretan!

Zertan pentsatzen du gazte batek marka bat edo beste bat aukeratzeko?

Zertan pentsatzen du exekutibo batek mugikorra aldatzerakoan?

Zertan pentsatzen dute herritarrek hauteskundeak deitzen direnean?

Zure zerbitzuak erabiltzen eta produktuak kontsumitzen dituztenak ezagutzeko izan ditzakezun moduetan pentsatzen dugu, behar duten horixe eskain diezaiezun.”  1

Harrigarria! Noiztik antropologiaren lana enpreseei “soluzioak” ematea al da? Ez naiz hain urrun joango eta Wikipediatik hartuko dut definizio bat (Barkatu definizioa erderaz jartzeagatik baina euskarazko sarrera motzagoa da eta sakontasuna falta zaio):

“(…) en la actualidad, los antropólogos sociales también se interesan por temas como la globalización, la violencia étnica, los estudios de género, el trans nacionalismo y las experiencias locales que de él se desprenden y las culturas emergentes del ciberespacio.”  2

Antropologoek beti informazioarekin lan egiten dute eta beti informazio baliagarriaren inguruan mertzenarioak izango dira. Badakigu, adibidez, antropologo batzuek CIAren soldatapean lan egiten zutela.

Egia esan, denok, jendarte honetan, geure bizitza bere aspektu sinpleagoren aldetik, hau da aspektu biologikoa, lana behar dugu, dirua irabazteko eta jan ahal izateko. Begi-bistakotasun bat dela badakit, baina argi eta garbi utzi nahi det aspektu hau kontuan hartzen ari naizela. Kontua da Nola egiten dugu lana, Zertarako? Eta garrantzitsuena, Norentzako?

Antropologiaren profila intelektuala argi dago eta bere lana gizakiaren inguruan hausnartzea izan behar da eta batez ere nola jendarteak instituzioak eraikitzen ditu eta askotan instituzio horiek gatibu mantentzen dute jendarte berari. Alderdi politikoak adibidez gaur egun, gaitz-aztarna bat baino ez dira, hala ere zer egiten dute gure antropologo “emprendedoreek” informazioarekin pirateoa egitea eta alderdi politikoei edota gobernuko instituzioei informazio hori saltzea. Gauza bera egiten dute enpresekin, laguntzen diete marketing-a eraginkorragoa egiteko, nora eramaten gaituen kontsumo- jendarte honek pentsatzearen ordez.

Jende honek nahi duen lana egin ahal dute, noski! Baina ez esan, hori antropologia dela.

.

1 http://evidentis.org/?idioma=2

2 https://es.wikipedia.org/wiki/Antropolog%C3%ADa_social

Antropologia?
antropologia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude