Estreinaldiak: Abuztuak 2

Estreinaldiak: Abuztuak 2 –

Estreinaldiak: Abuztuak 2

Estreinaldiak: Abuztuak 2

Rojo

1970eko hamarkadaren erdialdean, hiri txiki lasai batera iritsiko da gizon ezezagun bat. Jatetxe batean, eta arrazoi nabarmenik gabe, Claudio abokatu ezagunari joka hasiko zaio. Herritarrek, abokatua babestuz, ezezaguna jazarri eta hiritik kanporatuko dute.

Etxera bidean, Claudiok eta emazteak gizon ezezagunarekin egingo dute topo, eta mendekua hartuko du honek. Heriotzaren, sekretuen eta isiluneen bideari ekingo dio, eta ez du atzera bueltarik izango.

Benjamin Naishtaten filmografian nazioarteko ibilbidea egin eta onespen mundiala jasotako fikzio-film laburrak eta esperimentalak dira nagusi, baina zenbait saiakera luze pilatzen ditu ere.

.

Fast & Furious: Hobbs & Shaw

Fastt & Furious sorta enblematikoaren spin-off filma, Hobbs eta Shaw pertsonaien abentura eta bizipenei eskainia. Dwayne Johnson eta Jason Statham aktoreek hezurtuta, legea gogor aplikatzen duen polizia da Hobbs, eta Shaw, aldiz, araurik gabeko mertzenarioa.

Hobbs hiltzeko saiakera egin zuen Shawk iraganean; poliziak, bestalde, ustezko gaizkilea harrapatu zuen behin baino gehiagotan. Estatubatuarra da lehenegoa, britainiarra bigarrena. Ustez, ez dute komuneko ezer.

.

Padre no hay más que uno

Ezer gutxi eginda ere, etxeko lanak eta zaintzaren inguruko ezagutza eta praktika guztia izango balu bezala jokatzen du Javier protagonistak. Txaponaren beste aldea ezagutuko du emazteak oporretara alde egin, eta bost seme-alaben zaintza bere gain hartu beharko duenean. Esan gabe doa egoerak erabateko deskalabrurantz joko duela, haurrek aitarekin ordura arte eduki ez duten harremana eraikiko duten bitartean.

Santiago Segura aktore eta zinemagilearen azken filma, beste guztien mailako komedia erraza.

 .

Remember Me

Maitale zahar batek Alzheimer gaixotasuna pairatzen duela jakingo duenean, emakumearekin maitemindutako gizon alargunak hura bilatzeko abenturari ekingo dio. Egoitzaz egoitza, ez du emakumea topatu eta harekin elkartu arte etsiko.

.

Ahlat Agaci / Peral Salvaje

Idazle izatearen xedea duen protagonistak, jaioterrira egingo du buelta, Turkiako herri txiki batera. Bilatzen zuen bake eta inspiraziotik urrun, arazoak besterik ez ditu topatuko bertan: diru zorrak, senitartekoekin liskarrak…

Zinea.eus

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude