Lizoainibar-Arriasgoitiko Udaleko Euskararen Ordenantzari, euskararen meritua ongi baloratzea falta

Lizoainibar-Arriasgotiko Udaleko Euskararen Ordenantzari, euskararen meritua ongi baloratzea falta –

 

2019-04-16: Lizoainibar-Arriasgoitiko Udaleko Euskararen Ordenantzari euskararen meritua ongi baloratzea falta zaio

Lizoainibar-Arriasgotiko Udaleko Euskararen Ordenantzari, euskararen meritua ongi baloratzea falta

Lizoainibar-Arriasgoiti Zangozako merindadearen ipar-mendebaldean dago, Nafarroako hiriburutik hemeretzi kilometrora, Irunberri eta Agoizko arroan.

Mugakideak honako herri hauek ditu: Esteribar eta Erroibar (iparraldean), Artzi eta Longida (ekialdean), Itzagaondoa eta Aranguren (hegoaldean) eta Eguesibar eta Urrotz (mendebaldean).

317 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera.

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udala 2017ko uztailaren 7an sartu zen eremu mistoan, berak eskatu eta Nafarroako Parlamentuak onartu ondoren.

Lizoain-Arriasgoitiko Udalak Euskararen Ordenantza badu. 2019ko apirilaren 16an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Elebitasunaren aldeko apustu garbia egiten du eta euskarazko zerbitzua ematea aurreikusten du (lanpostu batzuetarako hizkuntz profilak aipatzen ditu).

Hala ere, lan deialdi batean euskaraz jakitea beharrezkoa ez bada, euskara meritu moduan jartzeko araua nahiko eskasa da, 103/2017 Foru Dekretuaren erreferentzia ezarri baitu. Hau da, oposizioetan % 0 eta oposizio-lehiaketetan gainontzeko merituen % 7 (merituak puntu guztien % 30 badira, % 2’1 baino gutxiago da hori).

Ea laster aldatzen duen hori! Antsoain, Iruñea eta Zizur Nagusia dira abangoardia eremu mistoan: Deialdiko puntu guztien % 10 jendaurreko lanpostuetan eta % 5 gainontzekoetan. Nondik hartu eredua badu, beraz.

euskararen meritua ongi baloratzea falta

Administrazioan Euskaraz Taldea