Abian da ZINEBI, ikus-entzunezkoen sektorearen topagune garrantzitsua

Abian da ZINEBI, ikus-entzunezkoen sektorearen topagune garrantzitsua –

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdia abian da datorren azaroaren 18ra bitarte

Zinebi, berriro ere, ezinbesteko hitzordua da euskal ikus-entzunezkoen alorrean. Hainbat proiekzio eta topaketa izango ditu, networking-a eta koprodukzioak sustatu eta talentu gazteei aholkularitza eta laguntza emateko. 64. edizio honetan, euskal presentzia bereziki garrantzitsua izango da, eta aipatzekoak dira film laburren sail ofizialeko proiekzioak, María Elorzaren ‘A los libros y a las mujeres canto’ filmarekin gozatzeko aukera, edota Itziar Gómezen ‘Go!azen 9.0 telesailaren bederatzigarren denboraldiko lehen atalaren proiekzioa.

Hirurogeita laugarren edizio honetan, jaialdiak Iñigo Salaberria zinemagile zendu berriari merezitako omenaldia egingo dio. ZINEBIko ohiko parte-hartzaile bihurtu zen eta zuzendariaren senitarteko eta lagunek Ohorezko Mikeldia jaso zuten ostiralean, Arriaga Antzokian egindako inaugurazio-galan. Antolatzaileek euskal ikus-entzunezkoen sektoreari egindako ekarpenagatik eman diote sari eder hau.

ZINEBI 64 Iñigo Salaberria (Ohorezko Mikeldia).

Aurrekoetan bezala, ZINEBIk euskal ikus-entzunezkoen ekoizpenaren garrantzia azpimarratuko du berriro, eta, inaugurazio-ekitaldiaren ondoren, Sail Ofizialean parte hartzen duten zazpi euskal film laburrak proiektatuko ditu: Maddi Barberren ‘Alas / Tierra’; Maria Inês Gonçalvesen ‘The Bath (O Banhos)’; Txuspo Poyoren ‘Gran Hotel Nazareno’; Ainhoa Olasoren eta Enara Garcíaren ‘Hemen bizi da maitasuna’; Josu Martínezen ‘Hitzak’; Marta Gómezen eta Paula Iglesiasen ‘Hondarrak’; eta Karla Crncevicen ‘Wild Flowers (Divlje Cvijecé)’ nazioarteko ekoizpena. Nabarmentzekoa da Olasok eta Garciak zuzendutako film laburra aurten berriro ere Zineuskadik kudeatzen duen Kimuak 2022 katalogoan dagoela.

Jaialdiko beste atal garrantzitsuenetako bat ‘Bertoko begiradak. Miradas desde Euskadi’ da. Sail honek jaialdiak euskal ekoizpen berrienekin duen loturari eutsi nahi dio. Film laburren atalean 16 lan proiektatuko dira: César Velasco Brocaren ‘Alegrías riojanas’; Raúl Barrerasen ‘Arnasa’; Ane Berriotxoaren ‘Bat’; Estibaliz Urresolaren ‘Cuerdas’, zeinak nazioarteko hainbat aintzatespen jaso dituen eta Goya Sarietarako prelistan dagoen; Donostiako Zinemaldiko Nest atalean parte hartu berri duen Nagore Murielen ‘Erro bi’; Tana Garridoren ‘Espera & Sedimento’ eta Kimuak 2022 katalogorako hautatua izan den Maider Fernándezen ‘Fe’.

Honako hauek ere proiektatuko dira: Amaia Bonachera, Ander del Molino, Ernesto Fernández, Gorka Junquera, Ane Unzalu eta Robert McBride zuzendarien ‘Heartbits’, Lur Olaizolaren ‘Hirugarren koadernoa’, Kimuak katalogorako hautatua; Iñigo Jimenezen ‘Infernuan’; ‘Influencer’, Nerea Torrijosen estreinako lana zuzendari gisa; Maider Oleagaren ‘Irrits’ (Kimuak 2022); Irati Canoren ‘Medusak’, Nacho Solanaren ‘No hay fantasmas’,  Mikele Landaren ‘Noizko basoa’, Donostiako Zinemaldiko Nest sailean ere parte hartu zuena; eta Carmen Echeverriaren ‘Oihartzunak’.

Gainera, Urak Dakar sailak Irati Gorostidi eta Arantza Santesteban zuzendarien ‘Euritan’ filmaren proiekzioa hartuko du. Era berean, jaialdian María Elorzaren ‘A los libros y a las mujeres canto’ filmarekin ere gozatu ahal izango da. Lanak Zinebi Networking saria irabazi zuen 2021eko edizioan, eta duela gutxi mundu mailako estreinaldia izan du Donostiako Zinemaldian. Halaber, Alberto Vázquez zuzendari galiziarraren ‘Unicorn Wars’ ikusteko aukera izango da, eta baita Itziar Gómezen ‘Go!azen 9.0’ telesaileko bederatzigarren denboraldiko lehen kapitulua ere.

Bestalde, ZINEBIren hirurogeita laugarren edizio honek Kantabria Euskadi Networking 2022 topaketaren lehen edizioa hartuko du, Zineuskadik Kantabriako Kulturarekin batera antolatua. Jarduera azaroaren 14an izango da Azkuna Zentroko Iparragirre Aretoan. Saul Pérezen (zuzendaria eta gidoilaria) eta Sergio M. Villarren (ekoizlea) ‘El poder del silencio’; Katixa de Silvaren, María Gómezen, Roberto Ruizen eta Iván Ruizen ‘Marma Rabbit Boy’, eta Lander Castroren (zuzendaria) eta Igor Garcíaren (ekoizlea) ‘Hotz’ lanak aukeratu dituzte ekitaldian parte hartzeko.

Jaialdian, halaber, euskal zinemagile ugarik parte hartuko dute, eta, gainera, ‘Zinebi Networking: dokumentalen sorgunea’ekimena ere garatuko da. Topaketan parte hartuko dute ‘36, zuri beltzan’, Ainhoa Urgoitiak eta Enrique Reyk zuzendua eta Guillermo Martínezek eta Naiara Olitek ekoitzia; Jone Ibarretxeren eta Nere Falaganen ‘Esto no es Hollywood’, (Euskadi Movie AIIE ekoiztetxea); Juan Pradoren ‘Itaca’, El Burro Filmsek eta Chisgarabis Kinok ekoitzia; Marta Gómezen eta Paula Iglesiasen ‘La sinsorga’, (Al Borde Films ekoiztetxea); eta Pello Gutierrez Peñalbaren eta Zazpi T´erdi ekoiztetxearen ‘Zikuñagako Ama’. Sorkuntzarako, gogoetarako, aholkularitzarako eta gazte sortzaileei bultzada emateko gunea da foroa. Horretarako, zinemagintzako ekoizpena sustatzen duten eta belaunaldi berriko enpresa zein profesionalen nazioarteko proiekzioa bultzatzen dituzten zuzendari, ekoizle, erakunde eta sektoreko gainerako profesionalekin topaketak izango dituzte.

Abian da ZINEBI, ikus-entzunezkoen sektorearen topagune garrantzitsua

zinebi.eus/las-mujeres-en-los-festivales-de-cine-donde-estamos

Zinebi reflexiona sobre ‘¿Dónde están las mujeres en los festivales de cine?’ con una veintena de profesionales en Bilbao (deia) Responsables internacionales, estatales y locales se han reunido hoy para charlar acerca de la situación en la que se encuentran las mujeres en el panorama de los certámenes cinematográficos (Miriam Najibi Goñi)

EMAKUMEAK ZINEMAREN JAIALDIETAN… NON GAUDE?

Gauza jakina da emakumeok gaur egun Estatuko zinemaldietako taldeeko funtsezko parte bat garela. Sektore honetan lan egiten dugun emakume guztiok badakigu ekoizpeneko, komunikazioko, kopien kudeaketako, gonbidatuen arretarako, protokoloko eta zinemaldietako beste arlo batzuetako talde gehienak emakumeek osatzen dituztela. Baina zer gertatzen da jaialdi horietako zuzendaritza-postuei eta programazio-taldeei erreparatuz gero?

Izugarri gustatuko litzaidake nire baieztapenei zenbakiak jarri ahal izatea, baina, tamalez, uste dut inolako erakunderi ez zaiola iruditu gaia azterlan baterako bezain garrantzitsua denik: zenbat emakume daude zinemaldietako zuzendaritza-taldeetan? Nola aldatzen da parte hartze hori jaialdiaren “kategoriaren” arabera? Nola banatzen da parte hartze hori, generoaren arabera, jaialdien barruko lan-esparru bakoitzean? Aldatu al da banaketa hori urteetan zehar?

Ez gara ehunekoez ari, baina ehunekoak eta estatistikak funtsezkoak dira errealitateari argia eta takigrafoak jartzeko. Ez da kuoten kontua ere, nahiz eta kuotak funtsezko tresnak diren ezarritako botere egituren dinamikak zuzentzeko.

Zinemaldietako lantaldeen benetako aniztasuna funtsezkoa da programaziorako, hausnarketarako eta topaketarako gune pluralak sortzeko. Garrantzitsua da, intersekzionalitatearen eta iraunkortasunaren kontzeptuak ulertzeko orduan, horien ahalmen eraldatzailea gogoan izatea; ezin dugu saihestu aurrean dugun erronka: termino horiek modu automatikoan errepikatzearen ondorioz esanahiz ez hustutzearena.

Ekosistema ez hain lehiakorra sortzea, non lankidetza eta sinbiosi estrategiak gero eta sendoagoak izango baitira jaialdien eta erakunde bakoitzaren baitan. Lanerako molde horizontalagoak eta jasangarriagoaak eraikitzea, bai ingurumenari dagokionez, bai ingurumena osatzen duten pertsonei dagokienez. Hazkunde esponentzialaren dinamika uztea: gero eta proiekzio gehiago, egoitza gehiago, estreinaldi gehiago, gonbidatu gehiago, gehiago, gehiago, gehiago. Jaialdiak negozio-eredu gisa ulertzen dituen paradigma uztea. Iruditeria berriak sortzen dituzten espazio gisa duten balioa aitortzea eta haien gizarte-eragina handitzearen alde egitea… Agian, horiek izan daitezke beste bide posible batzuetarako parametro orientagarrietako batzuk?

María Zafra
Zuzendaria
Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelona

MODERATZAILEAK

Marta Selva
Zuzendaria
Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelona

Anna Solà
Zuzendaria
Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelona

María Zafra
Programazailea
Mostra Internacional de Films de Dones de Barcelona

HIZLARIAK

Izaskun Arandia
Lehendakarikidea
(H)emen

Alaitz Arenzana
Zuzendaria
Zinegoak

Maialen Beloki
Zuzendariordeak
Donostia Zinemaldia (SSIFF)

Mane Cisneros
Zuzendaria
Festival de Cine Africano de Tarifa

Hilke Doering
Zuzendaria
Oberhausen

Ana Domínguez
Zuzendariordeak
(S8) Mostra de Cinema Periférico

Anette Dujisin
Programazailea

Vanesa Fernández Guerra
Zuzendaria
ZINEBI – Festival Internacional de Cine Documental y Cortometraje de Bilbao

Ana Gutiérrez
Zuzendaria
Zinemakumeak Gara!

Gabriela Martí
Zuzendaria
RIZOMA Festival

Garbiñe Ortega
Zinema Komisario, Ekoizlea

Estela Rasal
Produkzio eta Produkzio Exekutiboko Zuzendaritza
Festival Internacional de Cine de Huesca

Eva Rivera
Zuzendaria
Festival de Cine Documental Musical Dock of the Bay

Charlotte Serrand
Zuzendari artistikoa
Festival International du Film de La Roche-sur-Yon

Joana Sousa
Coordinadora de Programación
DocLisboa

Alejandra Trelles
Zuzendaria
Festival Cinematográfico Internacional del Uruguay

Kristina Zorita
Lehendakarikidea
(H)emen

Anca Caramelea
Programazailea
Ecozine Film Festival

Gina Petropoulou
Zuzendaria
Peloponnisos International Documentary Festival

Zinebi

Seriefiloa naiz.