[Zinema Euskaraz] Abentura erraldoia

[Zinema Euskaraz] Abentura erraldoia –

Abentura erraldoia” animazio filma ikusgai da jada Euskal Herriko zinema-aretoetan, Zineuskadiren Zinema Euskaraz programaren barruan.

Film peruarra da euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango duguna, publiko orokorrari bideratua dagoena.

Sebastian, Sophia eta Wawa txikiaren istorioa kontatzen du “Abentura erraldoia” filmak. Ustekabeko eta aparteko bidaia bati ekingo diote, Nazca kulturan oinarritutako mundu ezezagun batera eramango dituena.

Filma zinema-areto hauetan proiektatuko da:

  • Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Golem La Morea (Iruña)
  • Florida Zinemak (Gasteiz)
  • Gorbeia Zinemak (Gasteiz)
  • Niessen (Errenteria)
  • Principe (Donostia).

[Zinema Euskaraz] Abentura erraldoiaDatozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango ditugu. Horien artean, datorren azaroaren 3an “Crazy. Kwai. boo” pelikula iritsiko da zinema-aretoetara eta azaroaren 10ean “Doraemon eta dinosaurioen irla misteriotsua”.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun zazpigarren filma da honakoa, “Superheroien familia”, “Yuku eta Himalaiako lorea”, “Momiak”, “Lau ahizpa magikoak”, “Mavka: basoaren zaindaria” eta “Alan giza antena” lanen ostean.

Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

[Zinema Euskaraz]

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.