Abenduko lehen estreinaldiak!
Abenduko lehen estreinaldiak! –
Estreinaldiak: Abenduak 8
Roma
Cleo gazteari buruz hitz egingo digu filmak. Etxeko langile gisa dabil protagonista Roman, Mexiko Hiriko langile-auzo batean.
Alfonso Cuarón zuzendari eta gidoilariak orain arte egindako proiektu pertsonalena da. Izan ere, berau hezi duten emakumeei zuzendutako amodio-gutuna da filma. Bere haurtzaroko zatiak berreskuratuko ditu Cuaronek, etxeko gatazken eta gizarte-hierarkiaren erretratu emotibo eta erreala egiteko.
Ralph Breaks the Internet
Heldu dira garai berriak Walt Disney ilusio-eraikitzailearentzat ere. Orain urte batzuk hartutako bidegurutzean aurrera egin, eta printze eta printzesen istorioez harago doazen filmak sortzen dirau erraldoiak.
Oraingo honetan, Internetaren eta bideo-jokoen eremu ezezaguna arakatuko du, sareak ere behar duelako salbatzailerik.
Robin Hood
Herriaren heroiaren enegarren kontakizuna. Robin of Loxley gurutzatuaren borroka pertsonala irudikatuko du, zeina komandante morisko baten babesaz, Ingalaterrako koroaren ustelkeriaren aurka matxinatu zen.
Ben Is Back
Gabon gaueko ospakizunak direla eta, etxera itzuliko da Ben protagonista. Idilikoa behar zuen buelta horrek zantzu goibela hartuko du, haren amak, Julia Roberts aktoreak hezurtutako Holly Burns pertsonaiak, semea sufritzen ari denaz konturatuko denean. Aurretik dituen 24 ordu horiek izango ditu aurretik, semearen egoera konpondu eta familiaren gainbehera ekiditeko.
Kursk
2000 urtean, 200 K -141 Kursk urpekontzi nuklear errusiarrak izandako istripua ekarriko digu filmak irudietara. Gizartean eragin handia izan zuen gertakaria izan zen, marinelak bizirauteko borrokan ari ziren bitartean, horien senideek instituzio eta egintari politikoek jarritako oztopoen aurkako borroka abiatu zutelako ere.
Apuntes para una película de atracos
Elías zinema-zuzendariaren (eta filmaren protagonistaren) ametsa lapurreta-film bat egitea izan da beti. 2013ko udan, albiste bat irakurriko du Vallecaseko Robin Hood “estolderiako banda”-ren buruzagiaren atxiloketari buruz, eta horrek bere ametsa gauzatzeko aukera aurkitu duela sentiaraziko dio.
Eskutitza bidaliko du Robin Hood zigorra betetzen ari den espetxera. Bere aurreikuspen propioen aurka, handik hiru astetara erantzuna jasoko du Elíasek. Robin Hoodek onartu egingo du espetxera bisitan joatea.
El Rey
Alberto Sanjuan filmaren zuzendaria beraren antzerki obraren zinemarako moldaketa dugu hau. Espainiar estatuaren istorio garaikideari egingo dio errepasoa, Juan Carlos I. figura erreferentziatzat hartuta betiere. Hala, iraganeko mamu itxura izango duten Adolfo Suarez, Felipe Gonzalez, Carrero Blanco, Puig Antich edo Atonio Tejero bezalako beste protagonista batzuk ere ikusiko ditugu.