A serbian film: zentsura, publizitatea eta Donostia Europako Kulturaren hiriburua
http://vimeo.com/10725576
Ez dakit El Paiseko kronikak zioen bezala, une honetan, Srdjan Spasojevic, A serbian film pelikularen zuzendaria saltoka egongo den pozez zentsuraren mehatxua gurutzatu zaiolako. Baina egia da, ezerezetik, polemika bihurtuta, jende askoren ikusi beharrekoen zerrendan kokatu dela film hau. Eta dena CONCAPAk (Ikasleen gurasoen konfederazio katolikoak) jarritako salaketa batengatik.
Epaileak, ontzat eman du erakundearen eskaria eta pelikularen proiekzioa etetea erabaki zuen. Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko zinema jaialdiaren baitan gertatu zen hau. Nik neuk ez dut pelikula ikusterik izan, ez bada eta hemen jarri dudan traile labur hau. Baina hainbesterako al da? Sitgeseko zinema jaialdian bestelako arazorik gabe ikusi zuten pelikula, baina memoria duenari etorriko zaio akaso, Saw VIren kasua gogora. Orduan Espainiako Kultura ministeritzak beldurrezko filma behar zuena X gisara klasifikatu zuen, pelikula horietara bideratutako aretoetan ematera behartuz.
Donostian, zentsurak zentsura, Ikuslearen sari Berezia jaso zuen proiektatu ez zen filmak, “adierazpen askatasunaren” aldeko protesta gisara.
El Paiseko kronistak zioen gisara, Spasojevicek zentsura kasu hau bedeinkapen gisara hartu dezake, berez murritzak izan zitezkeen aukerak biderkatu dizkiolako publizitate doaneko honek. AEBtan (zenbait eszenetan mozketak eginez, hori bai) proiektatzeko eskubidea sinatud ditu, bestela ia ezinezkoa litzatekeena.
Zuzendariaren poza kontu bat da, eta beste bat, Donostiak Kulturaren Hiriburu izateko aurkeztutako hautagaitzari nola eragingo dion kontu honek etorkizunean. Honi Banksyren artelanarekin gertatutakoa gehitu behar zaio. Teketenek idatzi bezala, “kulturaren inguruan dabiltzan Donostiako jendea nahiko harrituta dago.”
Hara hemen, gehiago nahi duenarentzat,
filmaren kritika bat