44. Euskal Liburu eta Disko Azokaren gaineko berri jakin nahi duenak…
Hauek dira Anbotoko ale berezian egindako elkarrizketa batzuk:
– Kultura katalana da aurtengo Azokako gonbidatua: horren inguruko albistea eta Ramón Llull institutuko Josep Bargallóri egindako elkarrizketa.
– Theo Vennemann: hizkuntzalaritzan gramatikari eta diakronista legez da ezaguna. Azkeneko hogei urteotan gure kontinenteko aurre eta protohistoriako hizkuntz bilakaera indoeuroparraz batera eragina izan duten hizkuntzak ikertzen dabil. Bere ustez euskara eta fenizioa dira garrantzitsuenak eta hortik 2003ko bere liburuaren izenburua: Europa Vascónica-Europa Semítica. Testu horietako batzuk gaztelaniara itzuli eta liburu baten bilduta salgai jarriko dituzte Azokan, Gerediagako standean.
– Jesús Garay zinemagilea: Gerra Zibilean faxistek Bartzelona bonbardatu zuten sasoiari buruzko dokumentala egin du. Fermin Muguruzak jarri dio musika.
– Gorka Urbizu: Berri Txarrak taldeak ‘Payola’ disko berria argitaratu du.
– Xabier Amuriza: Joan ziren bildumaren barruko hirugarrena argitaratu du: Olatu bat kuartelen gainetik.
– Juan Ramón Makuso idazlea: Errenteriarrak euskarara itzuli ditu Huntza hezur berritan eta Miserikordia etxea liburuak.
– Juan Unzueta artisaua: Euskal Dendaren barruan Arbasok Artetsu saria emango dio. 85 urte egin berri ditu eta 11 urtegaz hasi zen artisautzan.
Irudia | Pirritx eta Porrotx Azokan | Anboto | LGPL
Irudia | 44.Euskal Liburu eta Disko Azoka | Anboto | LGPL
Irudia | 44.Euskal Liburu eta Disko Azoka | Anboto | LGPL
Irudia | 44.Euskal Liburu eta Disko Azoka | Anboto | LGPL
Ohar txiki bat: Juan Ramon Makusoren “Huntza hezur berritan” ez da itzulpena, Makusok berak euskaraz sortutako poema liburua baizik.